Pasaia presente izan da Donostiako Musika Hamabostaldian
Easo abesbatzak 'Nizugu' izeneko haur opera aurkeztu zuen asteartean, Pasaia Musikaleko hainbat kideren parte hartzearekin.
Donostiako Easo abesbatzak Nizugu izeneko haur opera aurkeztu zuen asteartean Donostiako Musika Hamabostaldiaren 86. ekitaldian. Haur, gazte eta familiarteko publikoari begirako lan bat da, eta hainbat gai jorratu dituzte: eskola, lagunak, familia eta norbera.
Emanaldi horretan Pasaiak protagonismo handia izan zuen, Pasaia Musikaleko hainbat ikasle eta irakaslek parte hartu baitzuten. Abeslarien artean Enara Elberdin, Missiel Calvo, Nora Osma, Iraide Urbistondo, Alain Sanchez, Aitana Blanca, Lucia Gonzalez eta Paula Peña izan ziren. Lucia Arzallus da orkestra zuzendaria, Aimar Etxaide da musikarietako bat eta Eider Barrenetxea ikasle ohia jantziez arduratu da. Gorka Miranda Pasaia Musikaleko zuzendaria Nizugu emanaldiaren koordinatzailetako bat izan da eta Aitor Brion Kultura eta Ondare zinegotziak operaren estreinaldia ikusi zuen.
