Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Etorri berriak, euskararen gerizpera

'Ongi etorri euskarara' iniziatiba abiatu dute Oarsoaldeko lau udalek eta Euskara Batzordeak, etorri berriei begira.

Gerturatu euskarara kanpaina Gerturatu euskarara kanpaina abiatuko dute astelehenean Euskara Batzordeak bultzatuta.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2025/08/29

Beste herrialde batzuetatik etorri berriak direnak sentsibilizatu eta euskarara hurbiltzera animatu asmoz Ongi etorri euskarara! Gerturatu Euskarara iniziatiba abiatuko du  astelehenean —irailak 1— Oarsoaldeko Euskara Batzordeak eskualdeko lau udalekin elkarlanean. Kanpainaren bidez, gainera, Oarsoaldea eskualdeko bizitza sozial, kultural eta ekonomikoan integratzen lagundu nahi dituzte, halaber.

Kanpaina irailaren 1etik 30era izango da martxan eta arduradunek azaldu dutenaren arabera, helburu nagusia “euskara gizarte sustapenerako eta harrerarako tresna gisa erakustea da”. Hainbat euskarriren bidez “herritar berriei” euskarara gerturatzeko gonbita luzatuko diete, “autobus markesinetan, sare sozialetan, liburuxkak, bideoak eta tokiko komunikabideen bidez, beren interesetara egokitzen den urratsa egitera animatuz”.

Proposamena “malgua” eta “pertsonala” dela adierazi dute, “pertsona bakoitzaren motibazio eta erritmora” egokitua, alegia. Hori horrela, parte hartze maila ezberdinak proposatu dituzte kanpainaren barruan: oinarrizko hitzak eta agurrak ikastea; seme-alabak euskarazko hezkuntza ereduetan matrikulatzea; dendetan edo lan guneetan euskara sartzea; euskarazko jardueretan parte hartzea; edota elkarrizketa errazak hastea.

Kanpainak “euskara integrazio prozesuan lagun izan dadin ateak ireki eta eskua luzatu” nahi duela nabarmen jarri dute.

Halaber, bizikidetzarako eta aniztasunarekiko konpromisoa berretsi dute kanpainaren sustatzaileek: “Oarsoaldea eskualde anitza eta solidarioa da, elkarbizitzaren eta elkar aberastearen aldeko apustua egiten duena”. Bide horretatik, astelehenean abiatuko duten iniziatibak konpromiso hori indartzen duela jarri dute nabarmen, “euskara, bizitzeko lur hau aukeratzen dutenenganako ongietorri eta hurbiltasunerako beste elementu bat bezala jarriz”.

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak “errespetutik eta aniztasunetik komunitatea eraikitzearen garrantzia” nabarmendu du, “euskara topagune bihurtuta”.

Kanpainako euskarriak euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez eta arabieraz egin dituzte, eta etorri berrien zein Oarsoaldeko lau herrietako hainbat bizilagunen lekukotzak azaltzen dituen bideo laburrek osatzen dute kanpainaren euskarri nagusia. Azken horiek ikusteko klik hemen. Informazio gehiago, berriz, hemen klikatuta jaso dezakete interesdunek.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.