Hondakinak jostailu bihurtzeko tailerra
Fanderiako errotak antolatu du tailerra asteburu honetarako; gainera, mendi ibilbidea egingo dute hilaren 16an.
Birziklatutako hondakinekin jostailuak sortzeko tailerra. Fanderiako errotak ondu du hilabeterako ekintza agenda. Ohikoa den bezala, hileko bigarren asteburua izanik, errota zabalik izango da larunbatean 11:30etik 14:00etara, eta igandean, 10:30etik 14:00etara. Bertaratzen direnek, historia ezagutu, martxan ikusi eta ibaiak errotaren funtzionamendurako eta ekosistema gisa duen garrantziaren berri jasoko dute.
Larunbatean bertan, gainera, —hilak 8— 10:30etik 11:30era, hondakinekin jostailuak sortzeko eskulan tailerra antolatu dute. Honako jarduera, ohi bezala, bereziki familiei begira antolatu dute. Doakoa izango da, baina aurretik izena eman beharko da parte hartu ahal izateko. Hileko jarduera berezia, udazkenaz gozatzeko. Zazpi kilometroko mendi ibilbidea antolatu dute 10:00etatik 14:00etara Aiako Harria Parke Naturala eta Kontserbazio Bereziko Eremuaren barruan. Aldura mendiko tontorrek bailararen ikusmira paregabea eskainiko die parte hartzen dietenei gainera. aurrekoa bezala, doakoa izango da, eta aldez aurretik izena eman beharko da. Horretarako bideak, Turismo bulegoaren 943 49 45 21 telefono zenbakia edo posta elektronikora mezua bidaltzea (klikatu hemen); edo 690 72 02 64 telefono zenbakira deituta edo posta elektronikora mezua bidalita (klik egin hemen).
