Irisgarritasuna hobetzeko lanak egin dituzte Larrabiden
Azken asteetan Donibaneko Larrabide kiroldegiko harmailetarako irisgarritasuna hobetzeko lanak egin ditu Pasaiako Udalak.
Azken asteetan Donibaneko Larrabide kiroldegiko harmailetarako irisgarritasuna hobetzeko lanak egin ditu Pasaiako Udalak. Lehen bideak aldapa handia zuen, eta iparraldeko harmailetarako irisgarritasuna ez zen egokia. Eremua garbitu ondoren, hormigoizko bide bat egokitu du udalak, sarrerako kota berean. Orain, bide guztia horizontala da, eta irisgarritasuna hobetu da gurpil aulkiak edo haurren aulkiak erabiltzen dituztenentzat. Jarduketek 6.242,39 euroko kostua izan dute, BEZa barne.

