Trafiko aldaketak Antxon Behobia-Donostiagatik
Nafarroa etorbidea itxita egongo da, eta barrutitik irteteko, Oarso kaleko zubia erabiltzea gomendatu du Pasaiako Udalak, 08:30etik 15:30era.
Igandean (hilaren 9an) Behobia-Donostia lasterketaren 60. ekitaldia jokatuko da. Ohi bezala, aurten ere lasterketak Antxoko kaleak gurutzatuko ditu, eta trafikoan aldaketak izango dira. Nafarroa etorbidea itxita egongo da, eta barrutitik irteteko, Oarso kaleko zubia erabiltzea gomendatu du Pasaiako Udalak, 08:30etik 15:30era. Ordutegi horiek gutxi gorabeherakoak direla jakinarazi du udalak, eta aldatu egin daitezke probaren garapenaren arabera. Informazio gehiagorako, Pasaiako Udaltzaingoaren telefonoa jarri dute herritarren eskura (943 00 43 00).
