Argazki erakusketa eta Arabako Biraren 31. etapa, Urdabururekin
Argazki erakusketa hilaren 13an egingo dute elkartearen egoitzan, eta Arabako Biraren 31. etapa, hilaren 15ean.
Islandia. Argazkia: Juan Esteban Agirre Islandiaren xarma argazki erakusketa egingo dute Urdaburu Mendizale elkartean hilaren 13an, osteguna. Juan Esteban Agirre bazkideak, berekin batera bidaia egin zuten hainbat argazkilariren laguntzarekin ondu du emanaldi hori eta 19:30ean hasiko da. Aurtengo ekainean uharte osoa zeharkatu zuen lagun talde batek egin zuen bidaia dokumentatzen du.
Horrekin batera, argazki erakusketa ere egingo dute, elkartean bertan. Hori astearte eta ostegunetan ikus daiteke 19:00etatik 21:00etara.
Hilaren 15erako berriz, Arabako Biraren 31. etapa antolatu du mendizale elkarteak. Arrioan hasita, aratzeko gailurra eta Zirauntza iturburua igarota, Araian bukatuko dute. Zeharkaldia denera, 6 ordukoa izango da.
Ibilbidearen xehetasunak ikusteko, egin klik hemen.
Irteera 07:30ean egingo dute Panier aldean dagoen Zumardiko autobus geltokitik, eta 07:45ean Aritzetatik. Izena eman nahi dutenek Urdabururen egoitzara jo dezakete astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara, edo 943 52 78 79 telefonora deitu egun eta ordutegi berean. Galdetegia beteta ere eman dezakete izena online (klik hemen).
