Behobia-Donostia lasterketak trafikoan eragingo du
60. Behobia-Donostia lasterketa egingo dute igandean. Horren harira, Errenteria-Oreretako eremu zabalari eragingo dioten trafiko neurriak.
Behobia-Donostia, Errenteria zeharkatzeko unean. 60. Behobia-Donostia lasterketa egingo dute igandean. Horren harira, Errenteria-Oreretako eremu zabalari eragingo dioten trafiko neurriak. 09:00etatik 14:30era Nafarroa etorbide osoa ibilgailuentzat itxita izango da. Gainera Santa Klara eta Galiziako biribilguneen artean ezin izango da ibilgailurik aparkatu. Hala ere, Nafarroa hiribideko beste lekuetan utzi ahal izango dira aparkatuta, baino ezingo dira mugitu zirkulazioa etenda dagoen bitartean.
Bi aparkaleku doituko dituzte hilaren 8an eta 9an 24 orduz, bata Touring etorbideko tenis pistan eta bestea Arramendi zelaian. Azkenik, Lartzabal, Gabierrota, Fanderia, Erdialdia, Etxe Berriak, Olibet, eta Iztieta auzoetan eragina izango du.
Informazio guztia kontsultatzeko egin klik hemen.
