Palestinari babesa, igandean
Orereta Palestinarekin Herri dinamikak elkarretaratzea deitu du Behobia-Donostia lasterketa bitartean, Alabergako gasolindegi ondoan.
Orereta Palestinarekin herri dinamikak Palestinaren alde egitera deitu du igandean. Behobia-Donostia lasterketa Errenteria-Oreretatik pasatzen den bitartean elkarretaratzera deitu ditu herritarrak, Palestinako banderak eta ikurrak eskutan elkartasuna eta babesa adierazteko.
Alabergako gasolindegian egin dute zita, 10:00etan.
