Poesia eta dantza uztartuko dituzte Trintxerpen
'Danza del Corazón' Ana Mendiolak sortutako proiektu eszenikoa da, eta alkateordetzan ikuskatu ahal izango da bihar (hilaren 6a), 18:30ean.
Pasaiako liburutegiek antolatuta, bihar (hilaren 6a) dantza eta poesia uztartuko dira Trintxerpeko Alkateordetzan, 18:30ean. Danza del Corazón-Komunikazio Afektiboaren Gunea Ana Mendiolak sortutako proiektu eszenikoa da, eta dantza eta poesia erabiltzeaz gain, parte hartze aktiboa eta komunitatearen benetako topaketa uneak sustatzen ditu. Udalak adierazi du Mendiolarena proposamen “bizia, sentikorra eta eraldatzailea” dela, “lotura afektiboko eta presentzia partekatuko espazioak” sortzea helburu duena.
