Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Topoaren integrazioarekin "kezkatuta", bilera eskatu diote ETSri bost auzo elkartek

Topoa hiri ingurunean integratzea "estrategikotzat" jo dute auzo elkarteek udalerriaren etorkizunerako, eta etorkizun hori inguruko auzotarrak "kontuan hartuta" pentsatu eta eraikitakoa izatea galdegin dute.

Auzo elkarteetako ordezkariak.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/11/05

Topoaren etorkizuna eta zehatzago, hark Errenteria-Oreretan duen ibilbidearen gaineko hainbat informazio zabaldu dituzte azken hilabeteetan. Hori horrela, informazio horiek “zalantzak” eta “kezkak” sortu dizkietela bizilagunei adierazi dute Errenteria-Oreretako bost auzo elkartek HITZAra bidalitako prentsa ohar bidez. Zehazki, Galtzaraborda, Alaberga, Erdialdea, Gaztaño, Fanderia eta Agustinetako auzo elkarteak dira gaiaren bueltan informazio zuzen eta zehatz eske bildu direnak.

Egoera aztertzeko elkartu dira bost auzo elkarteetako ordezkariak, eta ondorio bateratura iritsi: “Lehen eskuko informazioa eskatu nahi diogu ETS Eusko Trenbide Sareari, topoaren arduradun eta kudeatzaile denari”.

Udalak egin duen Bideberria proposamena jaso dutela jarri dute nabarmen, “eta hura hobetzeko ekarpenak egin ahal izan ditugu antolatu dituen saio parte hartzaileetan”.

Topoa hiri ingurunean integratzea “estrategikotzat” jo dute auzo elkarteek udalerriaren etorkizunerako, “gaur egun arrakala, eta afekzioak direnak, etorkizunean kalitatezko espazio publikoa izatea nahi dugu”. Espazio horiek, gainera, inguruko auzotarrak “kontuan hartuta” pentsatu eta eraikitakoak izatea galdegin dute, “inguruko beste udalerri batzuetan egiten ari diren bezala”.

Azkenik, informazio eskaera zehatza egin diote ETSri, “mahai gainean dauden proposamenetan hobekuntzak proposatzeko”. Eusko Trenbide Sarea lantzen ari den proposamen eta irtenbide zehatzak Galtzaraborda-Alabergako ibarrerako, topoa erdialdetik igarotzen den eremurako, Gaztaño eta Erdialdeko geltokiaren ingururako, eta Fanderia eta Agustinak auzoen ingururako, batetik. Bestetik, ETSk esparru bakoitzerako planifikatuta dituen lan eta esku hartzeen egutegia.

“Erantzuna lehenbailehen jasotzea espero dugu. Uste dugu eskaera hau sinatzen dugun auzo elkarteok informazioa izan behar dugula gure auzoen etorkizunerako hain garrantzitsua den proiektu honetan gure ikuspegia eman ahal izateko”, esan dute bukatzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.