Urtz, Dukkha eta Lurrinekin ospatuko du urteurrena EMTEk
Urtzek bira bukaerako kontzertua izango du Errenteria-Orerteako ostiralekoa.
EMTEk Errenteriako Musika Taldeen Elkarteak urteurrena goitik ospatuko du. Horretarako kontzertua antolatu du ostiralean, hilak 7, 20:00etan hasita, Niessen aretoan. Emanaldia, doan izango da. Kartela berriz, Urtz, Dukkha eta Lurrin taldeekin ondu du, eta pasaitarrek, bira bukaerako kontzertua izango dute gainera, Errenteria-Oreretakoa.
1988an sortutako euskal rock taldea da Urtz. Popa eta Heavy metala ere txertatu du bere errepertorioan talde pasaitarrak. Ekaitzaren garrasia izan zen lehen diskoa, 1992an kaleratu zuten eta arrakasta handia jaso zuten. Hautsa astinduz heldu zen ondoren, eta bertara bildutako Kaixo! kanta taldearen abestirik ezagunena bilakatu zen 1994an. Hain urrun diskoa (1996), Lur gazien ametsak ereinez (1998) eta Aingeru (2001) kaleratu zituen. Taldea, 2003an desegin zen, eta hamar urte geroago itzuli zen agertokietara beste hiru disko argitaratuta; horietako bat da 2024an argitaratutako Esnatzean. Ostiralekoa izango du azken kontzertua.
Rock alternatiboa, india eta soinu elektrikoak uztartzen ditu Dukkhak, erritmoa erdian jarriz, giro dantzagarri eta atmosfera eder bat sortzeko.
Konfinamendu garaian sortutako musika proiektua da Lurrin, bestalde. Vintage doinuak, pop rocka eta india uztartzen ditu taldeak.
Sarrera, doakoa da edukiera bete arte.
