Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Hilaren 12an itxiko ditu ateak Agustinetako komentuak

Bihar (hilak 9, igandea) izango da agur elizkizuna, 11:00etan: adio esateko modua izango dute herritarrek. Komentuaren historiarekin lotutako lehen erreferentzia 1543koa da. Errenteriaren historian esanahi handiko lekua izan da.

Komentuaren historiarekin lotutako lehen erreferentzia 1543koa da. Irudian, konbentuaten ataria.Arantxa Iraola
Arantxa Iraola Alkorta
Errenteria-Orereta
2025/11/08

Mojek jasota dituzten datu historikoen arabera, Agustinetako komentuaren sorburua izan zena martxan jarri zuten Asteasu abizena zuten hiru ahizpak: Katalina, Barbara eta Maria Juana ziren. 1543koa da lehen erreferentzia historikoa, eta gorabeherak askotarikoak izan diren arren, martxan egon da beti ordutik. Esanahi handiko lekua izan da herrian. Errenteriako Agustinak auzoak haienetik hartua du izena, hantxe gizaldiak egin baititu komentuak. Azken urteotan, ordea, urrituz joan da komunitatea, eta beste komentu askorekin aurrez gertatu den eran, hutsik geratuko da hau ere. Hilaren 12an itxiko dituzte ateak, eta agustindarren beste komentu batera doaz mojak: Bilbora.

Desagertzen ari den mundu baten azkenetariko arnasa dira. Agur elizkizuna bihar izango da, 11:00etan, eta adio esateko eta esker ona adierazteko modua izango dute bertara hurbiltzen diren herritarrek. Bitxia da, eta zoriaren jolas bat ere badela eman dezake: etxe handian geratzen diren mojak hiru dira orain ere, sortzaileak izan ziren eran.

Anunciacion Urresti, Rosalia Irusta eta Arantxa Salaberria, atzo, konbentuan. Argazkia: Arantxa Iraola.

Anunciacion Urresti (Ondarroa, Bizkaia, 1935), Rosalia Irusta (Munitibar, Bizkaia, 1933) eta Arantxa Salaberria (Lezo, 1936) dira Agustinetako komentuan geratzen dira azken hiru mojak. 65 urtetik gora egin dituzte hirurek khan: 71 Urrestik, 69 Salaberriak, 65 Irustak. Emakume gazteak zirenetik bizi dira hirurak han, eta etxea utzi beharraren samina hor dute egunotan, uxatu ezin duten sentimendu. Etxeak haientzat hitzaren zentzu guztiak hartu dituelako, komunitate zabal batean. “30 moja gineneko garaiak ere gogoratzen ditut”, azaldu du Irustak.

Ikastetxea
Gaitasuna bazuten orduan, gazteak ziren moja asko, eta gizartearen beharrei erantzuteko ahaleginean, otoitzaren bidez batutako komunitatea baino zerbait gehiago izateko ahalegina egin nahi izan zuten: eskola bat jarri zuten martxan 1962-1963 ikasturtean. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza irakasten zituzten. Komentuaren ondoan bertan eraikin bat egin zuten horretarako. 1967an 400 ikasle izan zituzten: ikasgela bakoitzean 40 ume izatera heldu ziren. “Artaldean ibiltzen genituen umeak”, gogora ekarri dute, irribarre artean. Mojek jarduten zuten maistra, eta kontratatutako profesionalak ere izan zituzten bolada batean.

Indarraldi hartan eraiki zuten egungo komentuaren eraikina ere, 1972. urtean, aurrekoa egoera txarrean baitzegoen. Denborarekin, herrian eskolak zabaltzen hasi zirela ikusi zuten, hezkuntza arloan zeuden premiak apaltzen ari zirela, eta ume txikiekin bakarrik jarraitu zuten eskolako jardunean 1974-75 ikasturtetik aurrera. 1995ean alboratu zuten erabat hezkuntza arautua. Lan etxekoiago bat hartu zuten orduan. “Eskularruak josten jardun genuen bolada batean, erremateak egiten. Ondoren, apurka, erretiroa hartzeko adina iritsi zitzaigun neurrian, otoitzean jarraitu dugu, eta etxeko lanetan”, esplikatu du Irustak.

Esker ona
Urduritasuna ohiko sentimendua da egunotan komentuan, eta etxe handia hustu beharrak dakarren lanak eta ardurak ere zamatu ditu mojak. Poza ere badute, bisita ugari jasotzen ari baitira, urteotan egin dituzte adiskide guztienak. “Jende asko ari zaigu maitasuna erakusten”. Azaldu dutenez, nahigabea erakusten ari dira asko, mojekin izan duten atxikimendu estuaren falta sentituko dutelako. Betierekoa zirudiena antzaldatzen ikustea ere ez da erraza askorentzat.

Biharko (hilak 9, igandea) elizkizunean Donostiako apezpiku Fernando Prado Ayuso izango da, eta urteotan gertuan izan dituzten beste pertsona asko ere izango dituzte aldamenean. Ohikoan elizako jardunean lagun izan dituzten kideez gain, Ereintzako dantzari eta txistulariek, Jasokundearen Amaren parrokiako koruak eta beste hainbat eragilek, esaterako, bertan izango direla aurreratu dute.

Atxikimendu hori barruan gordetzen saiatuko dira mojak: betiko. Izan ere, lehen ere milaka aldiz egindako keinua, haien moduan aurrez ere ehunka emakumek errepikatutakoa, guztiz aldatuko da datorren asteazkenean. “Hilaren 12an, arratsaldean, bazkaldu eta gero, joan egingo gara”. Itxi egingo dute etxea.

Kontzertua izango da gaur

Oarso-Bidasoako udazkeneko organo zikloak, J.M. Azkue Memorialak, azken urteotan kontzertuak egin ditu Agustinetako elizan, eta gaur ere (hilak 8, larunbata), konbentuaren itxieraren atarian, han izango dira, 19:00etan. Ignacio Arakistan organista eta Iruñeko Sokazko Gazte Orkestra ariko dira. Corelli, Bach eta Poulencen obrak interpretatuko dituzte. Azkue organistak berak adiskidetasun estua izan zuen komentuarekin eta zenbait egun seinalatutan jotzen zuen Agustinetako elizan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.