Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaGizartea

74. greba egunera iritsi dira Pasaiako etxez etxeko langileak

Atzo arratsaldean manifestazioa egin zuten Trintxerpetik Albaolara. "Prekarietatetik ateratzeko determinazioz" daudela baietsi dute.

Etxez etxeko langileen manifestazioa, atzo San Pedron.
Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2025/11/08

Irailaren lehen egunetik daramate Pasaiako etxez etxeko zerbitzuaren langileek greba mugagabean. Atzokoa 74. borrokaldi eguna izan zuten: arratsaldez, manifestazioa egin zuten Trintxerpen hasi eta San Pedroko Albaola ingurura, han elkarretaratzea egiteko ELA eta LAB sindikatuetako ordezkarien ekimenez. Izan ere, San Juan baleontzia uretaratu zuten atzo, eta jendetza espero zela baliatuz, haien aldarrikapenak ahalik eta pertsona gehiagorengana iristeko helburuz egin zituzten atzoko mobilizazioak. Irmo darraite borrokaldiarekin, “prekatietatetik ateratzeko determinazioz”, esan dute.

Atzokoan berretsi zuten Pasaiako Udalaren azpikontrata bateko langile direla egun, Matia Goxara enpresako langile alegia: “Enpresa hauek zerbitzua kudeatzen dutenean, beraien etekina handitzea dute lehen helburu. Ondorioz, zaintzaren kalitatea okertu egiten da eta langileon lan eta bizi baldintzak prekarizatzen dira”. Udalari beste behin eskatu diote enpresa presiona dezala euren lan baldintzak duintze aldera, “ez da nahikoa udalak enpresa kontratatzeko partida ekonomiko bat jartzea”.

Atzokoan, euren eskaera orokorrak zabaltzeko aukera ez zuten galdu langileek. Honakoak dira, haien hitzetan:

  • Soldata duin bat eskatzen dugu, gaur egun lan berdina egiten duten langileak baino %50 gutxiago kobratzen dugulako.
  •  28 orduko gutxieneko lanaldia eskatzen dugu, gaur egun gure lanaldiak hain txikiak dira, ez digutela soldata duin bat izaten uzten eta, gainera, telefono dei baten pendiente egon behar gara hau osatzeko, lan eta familia-bizitza uztartzea zailduz.
  • Enpleguaren egonkortzea eta lanaldiaren jaitsiera eskatzen dugu, gaur egun langileon %75ak lanaldi partzialak ditugulako.
  • Bajak %100 osatzea, gaur egun, gura soldatak kontutan izanik eta gizarte segurantzak ordaintzen duena, ezin garelako gaixotu.

HITZAk jakin ahal izan duenez, joan den astean Pasaiako Udalak, Matia Goxarak eta langileen ordezkariek batzarra egin zuten gaiari soluzioa emateko bidean aurrera urratsak adosten hasteko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.