Handia izan da berriro
Jende andana bildu da bide bazterretan lasterkariei hauspoa emateko.
Handia izan da berriro Jendetza izan da Behobia-Donostia lasterketaren 60. ekitaldian. Jendetza lasterketa barruan, zein kanpoan, animoak ematen gehien gehienak, baita aldarri ezberdinak lau haizetara zabaltzen beste batzuk ere. Giroa paregabea izan dute aurten ere lasterkariek, eguzkia lagun egin dute bidea Behobiatik Donostiara. Gabierrotan, Zumardian, Alabergan, zein Kaputxinoetako biribilgune inguruan jende andana izan da animatzen.
Korrikalari batek baino gehiagok eskertu du bide bazterretik jasotako animo uholdea.
Elkartasunerako espazioak ere ez du hutsik egin aurten. Gabierrotako biribilgunearen ondoan olana urdina zabaldu du Gabierrotako auzo elkarteak Aita Marirentzat diru bilketa solidarioa egiteko. Alaberga inguruan, berriz, Palestinaren aldeko aldarria egin du Orereta Palestinarekin herri dinamikak banderekin. Lasterketak Errenteria-Oreretan barrena egindako ibilbidea Palestinako bandera txikiz bete dute, gainera.
Ondokoak, lasterketak Errenteria-Oreretan utzi dituen irudietako batzuk, zehazki Alaberga inguruan.
