Agur ekitaldi jendetsua
Agustinetako eliza bete egin zen atzo Agustinetako mojei adio esateko elizkizunean.
Agustinak komentuko mojei adio esateko ekitaldia.Arantxa Iraola Agustinetako eliza bete egin zen atzo Agustinetako mojei adio esateko elizkizunean. Omenaldi sentitua eskaini nahi izan zieten bertan ehunka herritarrek, eta herriko hainbat taldek parte hartu zuten ekitaldian. Mojen izenean Rosalia Irustak hartu zuen hitza: harenak izan ziren ospakizuneko lehen hitzak.
Esker ona azaldu zuen Irustak, eta komunitateak herriarekin izan duen gizaldietako konpromisoa gogora ekarri zuen.
Komentuaren historiarekin lotutako lehen erreferentzia 1543koa da. Errenteriaren historian esanahi handiko lekua izan da. Errenteriako Agustinak auzoak haienetik hartua du izena, hantxe gizaldiak egin baititu komentuak. Azken urteotan, ordea, urrituz joan da komunitatea, eta beste komentu askorekin aurrez gertatu den eran, hutsik geratuko da hau ere. Hilaren 12an itxiko dituzte ateak, etzi, asteazkena, eta agustindarren beste komentu batera doaz mojak: Bilbora.
