[Errenteriarren sailkapenekin] Izaskun Iñarra eta Xakib Laxgar, errenteriar azkarrenak Behobia-Donostian
Atzoko Behobia-Donostian 326 oreretar iritsi ziren Donostiako Bulebarreko helmugara. Horietatik Iñarra eta Laxgar izan ziren azkarrenak.
Atzo lehiatutako Behobia-Donostia lasterketan atera ziren 341 korrikalari oreretarretatik 326 iritsi ziren Donostiako Bulebarreko helmugara. Horietatik Izaskun Iñarra Ibeas (1.31.01) eta Xakib Laxgar Laxgar (1.02.25) izan ziren azkarrenak. Laxgar, gainera, seigarren izan zen sailkapen nagusian.
Jarraian, Errenteria-Oreretako podiumak, eta errenteriarren sailkapen osoa beherago.
Emakumeak
- Izaskun Iñarra Ibeas 1.31.01
- Leire Juanbeltz Mitxelena 1.37.17
- Nahia Terrazas Cuellar 1.37.45
Gizonak
- Xakib Laxgar Laxgar 1.02.25
- Xabier Lukin Dominguez 1.06.22
- Unai Moriones Salaberria 1.11.18
Errenteria-Oreretarren sailkapen osoa ikusteko egin klik hemen

