Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Ijito kultura ezagutarazi eta estereotipoak ezabatzeko

Ijito Kultur Astea egingo dute Kamelamos Adikerar elkarteak antolatuta, gaurtik hasi eta ostirala arte. Gaur aurkeztuko da, gaurtik bertatik hasita, ostirala arte egingo duten egitaraua.

Bea Martin eta Kamelamos Adikerar elkarteko kideak gaur astea aurkezten.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/11/10

Ijito kultura herritarrei gerturatu eta haien gainean dauden estereotipoak, gutxiesgarriak eta ezkorrak guztiak, ezabatzea du helburu Ijito Kultur Asteak. Gaur aurkeztu dute aurtengo ekitaldia Kamelamos Adikerar elkarteko Juan Carlos Jimenez Barrul eta udaleko Kultur dinamizatzaile Bea Martin Marcosek. Gaurtik hasita, ostiralera arte hainbat jarduera antolatu ditu ijito elkarteak udalaren laguntzarekin.

Asteak hogeita hirugarren ekitaldia du aurtengoa. Ijito kultura ikustaraztea duela helburu Kamelamos Adikerar elkarteak azaldu du Jimenezek astearen bidez, “Ijito Herriaren iritsieraren 600. urteurrena beteko da aurten, 1425eko urtarrilaren 12an heldu zen, eta hori ere ospatu nahi dugu”. Sei mende igarota ere, oraindik orain, “ezagunak” izaten jarraitzen dutela aitortu du Jimenezek, “gu eta gure kultura estereotipoekin lotzen  jarraitzen du jendeak oro har, gauza ezkorrekin lotzen  da gure herria, gure kultura, gure herria eta gure pentsaera benetakoa, ezagutu gabe. Elkartearen bidez jendea gerturatzea gugana, sareak sortu eta elkarbizitza giroa sustatzea bilatzen dugu, ijito kulturarekin interesa izatea azkenean aberasgarria delako, guretzat beste kulturak ezagutzea aberasgarria den bezala”.

Hori horrela, herritar guztiak deitu ditu antolatutako ekitaldietara. Horiek, haur, gazte, zein adinekoei begira antolatu dituzte.

Gaur gaurkoz ijito jatorriko 60-70 bat familia bizi dira Errenteria-Oreretan. Asteak ematen duenarekin pozik azaldu da Jimenezek, “ilusio handiz antolatzen dugu astea, oso polita da guretzat. Aste honetan jendea gerturatzen da, Ijito Herriaren Nazioarteko Egunarekin gertatu ohi den bezala—apirilaren 8a da—, ateak irekitzen dizkigute, onartzen zaigu”. Onarpen hori, ate irekitze hori, egunerokoa izatea nahi dutela gaineratu du Jimenezek, “ez dugu nahi jendea bakarrik gerturatzea guregana data zehatzetan, nahi dugu jendeak kontuan har dezan herri honen parte garela, komunitate anitz honen zati garela gu ere. Ezagutu nahi gaituen orok hemen aurkitu gaitu, gure errealitatea lehen eskutik ezagutu nahi duenarentzat”.

Bea Martinek eskerrak eman dizkio Kamelamos Adikerar elkarteari egiten duenlanarengatik, eta gogora ekarri du udaleko hainbat sailek egiten dutela bat astearen antolaketarekin, “Kultura, Kirola eta Gazteria sailek egiten dute bat, modu batean edo bestean lotura duelako antolatutako ekitaldiekin”.

Bukatzeko herritar guztiak deitu dituzte Marinek eta Jimenezek parte hartzera. Egitaraua, ondoko taulan.

Ijito astearen egitaraua

Gaur, astelehena

  • 10:00-12:30. Ijito Kafea, Zumardiko kioskoan.
  • 20:00-21:00. Montxo Jimenez Esku Pilota Txapelketa. Mindara-EPLE, Fanderiako Agustina Otaola pilotalekuan.

Bihar, asteartea

  • 18:00-19:30. Flamenko kaxoi ikastaroa Kaputxinoetako ludotekan.

Etzi, asteazkena

  • 19:00-21:00. Montxo Jimenez Esku Pilota Txapelketa, Fanderiako Agustina Otaola pilotalekuan.

Hilak 13, osteguna

  • 18:00-19:00. Ijitoen historiari buruzko hitzaldia, Gabierrotako Gastelekuan.

Hilak 14, ostirala

  • 19:00-20:00. Montxo Jimenez Esku Pilota Txapelketa, finala eta sari banaketa, Fanderiako Agustina Otaola pilotalekuan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.