Itsas Mendik I. Mus Txapelketa antolatu du
Partidak astelehenetan izango dira Itsas Mendi elkartean, 20:00etan. Hilaren 16a da izena emateko azken eguna.
Itsas Mendi taldeak I. Mus Txapelketa antolatu du. Itsas Mendi taldeak I. Mus Txapelketa antolatu du. Partidak astelehenetan jokatuko dira, ligaxka moduan, Itsas Mendi elkartean, 20:00etan. Izen emateak hilaren 16a baino lehen egin behar dira, Patxiku tabernan edo 639 49 13 71 telefono zenbakian. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu parte hartzeko.
