Miren Amurizaren 'Pleibak', Irakurketa Klubaren bigarrena
Miren Amurizaren 'Pleibak' liburuaren inguruan arituko dira gaur ikasturteko bigarren saioan. San Pedroko liburutegian bilduko dira, 19:45ean.
Urriaren 13an lehen saioa egin ondoren, gaur (astelehena) izango da Pasaiako Euskarazko Irakurketa Klubaren bigarren topaketa. Bigarren saioan Miren Amuriza idazlearen Pleibak liburuaren inguruan arituko dira, San Pedroko liburutegian, 19:45ean.
Irakurketa Kluba, 2025-2026 ikasturtea
- Liburua: Pleibak.
- Idazlea: Miren Amuriza.
- Lekua: San Pedroko liburutegia.
- Ordua: 19:45.
Abenduak 12
- Liburua: Amorante frantsesa.
- Idazlea: Miren Agur Meabe. Idazlea bertan izango da.
- Lekua: Donibaneko liburutegia.
- Ordua: 19:45.
Urtarrilak 19
- Liburua: Francesco Pasqualen bosgarren arima.
- Idazlea: Unai Elorriaga.
- Lekua: Trintxerpeko liburutegia.
- Ordua: 19:45.
Otsailak 13
- Liburua: Cocacola bat zurekin.
- Idazlea: Beñat Sarasola. Idazlea bertan izango da.
- Lekua: San Pedroko liburutegia.
- Ordua: 19:45.
Martxoak 9
- Liburua: Arrotza.
- Idazlea: Albert Camus.
- Lekua: Trintxerpeko liburutegia.
- Ordua: 19:45.
Apirilak 20
- Liburua: Gizon barregarriak.
- Idazlea: Joxean Agirre.
- Lekua: San Pedroko liburutegia.
- Ordua: 19:45.
Maiatzak 11
- Liburua: Hetero.
- Idazlea: Uxue Alberdi.
- Lekua: Antxoko liburutegia.
- Ordua: 19:45.
Ekainak 12
- Liburua: Euri gorriaren azpian.
- Idazlea: Asier Serrano.
- Lekua: Trintxerpeko liburutegia. Idazlea bertan izango da.
- Ordua: 19:45.
