[Pasaitarren sailkapenekin] Nagore Azkargorta eta Ibon Iñarra, lehen pasaitarrak Behobia-Donostian
Atzoko Behobia-Donostian 121 pasaitarrek gurutzatu zuten Donostiako Bulebarreko helmuga. Horietatik Azkargorta eta Iñarra izan ziren azkarrenak.
Atzo lehiatutako Behobia-Donostia lasterketan irten ziren 139 korrikalari pasaitarretatik 121ek gurutzatu zuten Donostiako Bulebarreko helmuga. Horietatik Nagore Azkargorta Duro sanpedrotarra (1.30.47) eta Ibon Iñarra Laza sanjuandarra (1.12.48) izan ziren azkarrenak.
Jarraian, Pasaiako podiumak, eta pasaitarren sailkapen osoa beherago.
Emakumeak
- Nagore Azkargorta Duro 1.30.47
- Lorena Corral Vacas 1.36.45
- Maitane Gomez Cruz 1.37.18
Gizonak
- Ibon Iñarra Laza 1.12.48
- Gorka Simon Olea 1.15.14
- Jose Alberto Llanos Gil 1.19.43

