Xabier Peñalverrek bere azken liburua aurkeztuko du Gaztañon
'Revolucion. Resistencia y memoria (II)' liburua aurkeztuko du auzo lokalean, ostiralean.
Xabier Peñalver. Irutxuloko Hitza Revolucion. Resistencia y memoria. Patrimonio de la humanidad (Tomo II) liburu berria aurkeztuko du Xabier Peñalvarrek ostiralean, hilak 14, Gaztañoko auzo lokalean. 19:00etan izango da aurkezpen hori.
Izenburu berarekin argitaratu zuen liburu horren lehen alea 2022 urtean; hura osatzera dator orain, bigarren alea. Injustiziak, horiei aurre egiteko borrokak,; heroiak, norbanako edo herriak izan, horrelakoak behin eta berriz errepikatuko direla munduaren historiaren hondarreraino dio liburuan idazleak. Gertaera horien lekuko izan diren edo gaur egun diren toki eta pertsona bildu ditu idazleak, babesgabeena den humanitateak bultzatutako asko-askotan heroikoak izan diren gertaeretara gerturatzeko. Palestinari, tartean, aipamen berezia egin dio Peñalverrek, “botere handietako askorentzat herri madarikatua dena, odol eta adore herria. Memoriarako leku bat gehiago”.
Arkeologian doktorea da Peñalver eta duela hogeita bost urtetik indusketak gidatzen ditu historiaurreko aztarnategietan: Praile Aitz I. (Deba) haitzulo paleolitikoan, Langagorri (Astigarraga-Errenteria), Mulisko Gaina (Hernani-Urnieta) monumentu megalitikoetan, Intxur (Albiztur-Tolosa) eta Basagain (Anoeta) herrixketan. Nabarmentzekoak dira bere liburuetarik Sobre el origen de los vascos (1999), El hábitat en la vertiente atlántica de Euskal Herria. El Bronce Final y la Edad del Hierro (2001), Intxur. Burdin Aroko herrixka (2002), Burdin aroko herri harresituak Gipuzkoan (2003), Mairubaratzak. Pirinioetako harrespilak (2004) eta Origenes (Txalaparta, 2005). Gaur egun Goi Paleolitoko eta Burdin Aroko hainbat aztarnategi eta material ikertzen ari da Gipuzkoan.
