Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Auzoaren Arima, auzo bizitza eta tokiko merkataritza biziberritzeko proiektua

Oarsoaldeko lau udalerrietan egingo duten proiektu berriztailearen helburuak argiak dira: kaleko dinamika berreskuratzea, merkataritza guneak biziberritzea, erakusleihoak bisitatzeko tradizioa berreskuratzea, hutsik dauden lokalak ikusgai jartzea, ekintzailetza sustatzea, eta batez ere lokal horiek berriro irekitzea.

Auzoaren Arima proiektuaren aurkezpena.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2025/11/12

Auzoaren Arima proiektua aurkeztu dute gaur Oarsoaldea Garapen Agentziak; Aizpea Otaegi, Teo Alberro, Joana Mendiburu eta Mikel Arruti Errenteria, Pasaia, Oiartzun eta Lezoko alkateek hurrenez hurren; eta Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak; Otaegi, Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakari ere bada.

Proiektu oso bereziaren bihotzean egin dute aurkezpena, Errenteria-Oreretako Erdiko kaleko 13. zenbakiko lokalean, Artisau Auzoan. Sormena eta tokiko identitatea abiapuntu hartuta bertako merkataritza inguruneak biziberritu nahi ditu iniziatiba berriak. Hiri ekonomia eta merkataritza arloa eraldaketa prozesuetan murgilduta daudela azaldu dute garapen agentziako ordezkariek, “globalizazioa, digitalizazioa, belaunaldi aldaketa… bereziki ari dira eragiten merkataritzari. Horren jakitun Oarsoaldeko lau udalek denbora daramate lanean eta hainbat iniziatiba martxan jartzen tokiko merkataritza babestu eta laguntzeko, baina urrats bat gehiago egiteko beharra, zerbait berritzailea egiteko beharra sentitu genuen, elkarlanean, eta udalerri bakoitzaren tokiko errealitateari lotuta”.

Horrela abiatu zuten Auzoaren Arima, eta ondotik, Eusko Jaurlaritzaren Komertzio sailari aurkeztu, “hasieratik ontzat eman zuen, eta bat egin proiektu berriarekin”.

Errenteria-Oreretako hirigune historikoan egin dute agerraldia, historia eta bizia duen espazioan. Auzoaren Arima proiektu pilotuaren egoitza izango da egun batzuetan Erdiko kaleko 13 zenbakiko lokala. Oarsoaldeko beste lokaletan gutxi barru gertatuko denaren aurrerapena izango da hori.

Javier Hurtadok hartu du hitza eta eskerrak eman dizkie Oarsoaldea Garapen Agentziari eta Oarsoaldeko lau alkateei. Merkataritzak trantsizio hirukoitza bizi duela jarri du nabarmen, digitala, ingurumenekoa eta sozio demografikoa, “erronka ugariri aurre egin behar die, gainera, batez ere erosteko eta kontsumo ohitura berriak direla-eta. Trantsizio horretan denok babestu behar dugu tokiko merkataritza, ezinbestekoa delako gure herrien giza kohesiorako”.

Ildo horretan, kontsumitzaileei eskaera zehatza egin die, “finean gure erosketa ohiturak oinarrizkoak dira eraiki nahi dugun hiriarentzat”, administrazioei ere deia, “ardura baitugu programak antolatu eta tokiko merkataritza sustatzeko”. Auzoaren Arima merkataritza auzo espazioen aktibaziorako tresna dela eta bi eragin gune dituela oinarrian adierazi du, bestalde, “batetik merkataritza lokaletan esku hartuko du, eta bestetik, ingurunea dinamizatu nahi du, hutsik dauden lokalei bizia ematea berriro da helburua, eta bide batez, horien inguruan ere bizia aktibatzea”. Tokiko merkataritza, herrietako kaleetarako bizia dela jarri du nabarmen sailburuak, “garrantzitsua da tokiko saltokietan erostea, bertan ordaintzen ditu zergak eta bere irabaziek gure inguruan eragina dute. Bertan erostera deitu nahi dut, baina baita, bizia egitera auzoetan eta konfiantzazko saltokietan”. Hutsik diren lokalak biziberrituta, kaleak biziberrituko diren zalantzarik ez duela esan du gainera, “espazio publikoa berreskuratzea herritarrentzat suposatuko du. Auzoetako Arimaren parte garrantzitsu bat tokiko merkataritzan dago, topagune eta bizimoduaren eta harremantzeko moduaren isla da. Inongo teknologiak ordeztu ezingo duen pertsonen arteko hartu emana, konfiantza, eta benekotasuna da tokiko merkataritza”.

Erakunde arteko elkarlanari erreferentzia bukatzeko Hurtadok, “beharrezkoa da babestea Auzoaren arima bezalako proiektuak, administrazio denen elkarlanarekin gure herrien eta hirien etorkizuna bermatzeko”.

Erronka handia aurrez aurre
Tokiko ehunek bizi duten egoeraren jakitun dela jendartea esan du bere aldetik Aizpea Otaegik, “baita parean dugun erronkaz ere. Zailtasunak ditugu gure herri eta auzoetan ditugun lokalak jardueraz bete daitezen, batzuetan zailtasunak ditugu funtzionatzen duten lokalen ondorengotza bermatzeko, ekintzailetasunaren ahultze bat ere badago, eta horrek eragiten duena da gure herri eta auzoetako tokiko ehuna ahultzea. Eragin zuzena du horrek gure auzo eta herrien bizigarritasunean. Tokiko ehunak sustapen ekonomikoa bermatzen du, baina gure kaleen bizitasuna ere ahalbidetzen du; horregatik da hain garrantzitsua tokiko merkataritza”.

Aurrez aurre erronka handi bat dutela gaineratu du Oarsoaldeko Garapen Agentziaren lehendakari eta Errenteriako alkateak, eta horiek politika publiko “sendoak” eskatzen dituztela, “ausartak”. Horretara heltzeko, bi osagai aipatu ditu: “Berrikuntza, eta lankidetza, erakundeen artekoa eta tokiko eragileen artekoa”.

Etxera etorrita, Errenteria-Oreretan Auzoaren Arimak egingo duen bidea azaldu du Otaegik. Estrategia garbia egin duela udalak kontzentrazioaren aldekoa azken urteetan azaldu du, pentsatuz merkataritza eta establezimendu mota ezberdinek eremu jakin batean kontzentratzeak interesgarria egiten duela eremua bera erosketarako zein bizigarritasunaren ikuspegitik: “Lehentasunezko eragin gune gisa PERCOaren —Merkataritza Biziberritzeko Plana— barruan Erdialdea, Iztieta eta Beraun ditugu zehaztuta. Auzo Arima proiektua Iztieta auzora eramango dugu. Saiatuko gara bertan dauden lokal hutsak dinamizatzen, eta bitartekaritza publiko bat eskaintzen lokal hutsak dituztenen eta negozioak jarri nahi dituztenen artean. Lokal horiez harago doan eta kasu honetan Iztieta osotasunean hartzen duen dinamizazio ekintzek ere bere tokia izango dute. Iztieta biziberritzeko apustu sendoa egin dugu”.

Lezoko alkateak hartu du hitza ondoren. Arrutik azaldu du euren bide orrian jasoa dutela tokiko merkataritza bizirik mantentzeko erronka: “Guk aukeratu dugun esku hartze eremuaren bidez merkataritza negozio berriak indartu nahi ditugu, eta horrekin batera herri nortasuna sustatzen jarraitu”. Lezon industria, zerbitzuak eta merkataritza uztartzen direla bere ekonomi sarean azaldu du bestalde Arrutik, eta gainontzeko herrien gisan, Lezon ere, gero eta lokal huts gehiago dituztela. Belaunaldi berriak sektorera erakartzeko zailtasunak dituztela ere aitortu du. “Auzoaren Arima proiektua herrian diren lokal huts horiek berriro ere negozio bihurtu daitezen baliatu nahi dugu, horrekin batera gure herri bizitza dinamizatzen jarraitzeko”.

Eskerrak eman dizkio Eusko Jaurlaritzari proiektua sustatzeagatik, eta “indartsu eta gogotsu” daudela proiektuan jarraitzeko gainontzeko Oarsoaldeko udalekin eta garapen agentziarekin esan du bukatzeko. Eragin guneak, Jaizkibel kalea, Kale Nagusia, Donibane eta Zubitxo kaleak.

Joana Mendiburuk proiektuaren sorrera eta garapena goraipatu ditu bere mintzaldian, “erraz elkar ulertu dugu erakunde batzuk eta besteek, eta nolako emaitza polita eman duen, sorkuntzarekin oso lotua eta zerbait ezberdina. Sakonera joatea bilatu du, besteak beste, lokalen jabe eta ekintzaileen harremanean ere eragingo duelako. Ez da kanpaina bat besterik gabe”.

Oiartzunera begira jarri da gero bertako udal agintaria azaltzeko, proiektuak ematen diola balioa oro har tokiko merkataritza sustatzeko duten filosofiari.

Udalerriak bi berezitasun garrantzitsu dituela azaldu du, gainera, Mendiburuk. “Bata merkataritza gune handiz inguratuta gaudela, eta bestea, Oiartzun eremu zabala den herri bat dela, zortzi auzotan banatuta gaude eta zerbitzu dentsitatea akaso ez dugu hainbestekoa. Horrek ez du esan nahi Oiartzungo auzoek haien nortasunik ez dutenik, eta Oiartzungo auzoek ez hain aspaldi merkataritza izan bazuten”. Bi auzorekin hasiko dira, Elizalde eta Altzibarrekin, “nagusienak direlako eta bertan izan delako historikoki merkataritza gehiena. Espero dugu dela ez hainbeste zegoen bizitza berreskuratzen hasiko garela. Hori gure apustua”.

Azkenik, Teo Alberrok hartu du hitza. Administrazio publikoaren egitekoa dela tokiko merkataritza sustatzea adierazi du Pasaiako udal agintariak, “gure kasuan berezia da Pasaia, lau barruti baino, lau herri ezberdin dira. Esku hartzea Antxon gauzatuko dugu. Batetik, estrategikoa delako, eta bestetik, baliatu nahi dugulako Gure Zumardiaren eta Topoaren obra erdigune hori berritze horretan proiektu honek lekua izan dezakeelako. Lokal hutsak eta ekintzailetza uztartuko ditugu, merkataritza bai, baina herri bizia ere bultzatzeko. Espero dugu fruitua emango duela”.
Eskerrak berak ere Eusko Jaurlaritzari, eta Oarsoaldea Garapen Agentziari.

Auzoaren arimaren esentzia
Dendak itxi eta lokalak husten direnean, kaleek bizia galtzen dute. Hala jaso dute proiektu berritzailean, “udalerria itzali eta dinamismoa eta erakargarritasuna galduz”. Atzera begira jarri dira ondoren Oarsoaldeak proiektua aurkezteko prestatu duen ikus entzunezkoarekin. Errenteriako Udalak eta Oarsoaldea Garapen Agentziak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin 2018an Artisau Auzoa-Bizi Errenteria sortu zutela ekarri dute gogora, Alde Zaharrean hutsik dauden lokalak berreskuratzeko lehen urratsa, artisautza eta sormena motor gisa erabilita.

Esperientzia horretatik eta errealitatearekin kontziente eta kezkatuta dauden beste batzuetatik ikasiz Auzoaren Arima sortu dute. Helburuak argiak dira: kaleko dinamika berreskuratzea, merkataritza guneak biziberritzea, erakusleihoak bisitatzeko tradizioa berreskuratzea, hutsik dauden lokalak ikusgai jartzea, ekintzailetza sustatzea, eta batez ere lokal horiek berriro irekitzea.

Horretarako bi ekintza egingo dituzte. Lehenengoa Auzoaren Arimaren esku hartze sortzaileak. Horien barruan aldi baterako lokal itxiak aktibatuko dituzte bizia emanez. Erakusleiho eta lokaletan esku hartze duten artistekin, saltoki, erakunde, eta ekimen kulturalekin espazioak aldi baterako erabiliz, eta artea kalera eramanda.

Bigarren lerroak pertsonak espazioekin konektatuko ditu. Ekintzaileak lokalekin harremanetan jarriko dituzte, informazioa, bitartekotza eta laguntza eskainita bide osoan lagundu egingo diete negozio berriko pertsiana altxa arte, “ateak berriro irekitzen dituen lokal bakoitzak auzoari arima pixka bat itzultzen diolako”.

Idoia Lizeaga sortzaile eta artistak egin du lehen interbentzio artistikoa Auzoaren Arima proiektuarentzat eta gaur erakutsi du. Koloreak, eta sareak oinarri hartuta, zutabeak sortu ditu. Santa Klara kaleko 13ko erakusleihoan ikus daiteke sorkuntza lan hori.

Bukatzeko Alex Oier ekintzailea, Bixigarri Gastrotekako sortzaileetako bat izan da gaurko aurkezpenean. Proiektu berriak euren filosofia korporatiboarekin zerikusi handia duela esan du, “erlauntza filosofia dugu. Ez digu ezertarako balio gure proiektua bikain ateratzea, guk aurrera egitea, inguratzen gaituztenek ez badute ere aurrera egiten. Erlauntzarentzat onuragarria dena, onuragarria da erlearentzat. Biteri kalea duela pare bat urte neurri batean basamortu bihurtu zen, bizitza falta zitzaion. Guk bi urtean, bi negozio berri zabaldu ditugu, eta inguruko merkatariek esan digute salmentak igo dituztela, ez guregatik, inguruagatik baizik”. Ekintzailetza eredu hori erakutsita, beste batzuk animatu nahi izan dituzte ekitera.

Auzoaren Arima proiektua xehe ezagutzeko klikatu hemen.

Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute
Auzoaren Arima Proiektua aurkeztu dute

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.