Muxikatuaren bigarren kanporaketa, ostiralean Ibai Ondon
22:00etan hasiko da Piztu Lezoren bertso sariketa musikatuaren bigarren kanporaketa. Finala, hilaren 28an.
Tiñeluko lehen saioko une bat.Piztu Lezo Hirugarrenez antolatu du Piztu Lezoko Muxikatua Bertso Sariketa Muxikatua. Lehen kanporaketa hilaren 7an egin zuten Tiñelun, Aitor Etxebarriazarragaren, Irantzu Idoateren, Libe Goenagaren eta Miren Artetxeren partaidetzarekin. Bigarren kanporaketa ostiralean (hilaren 14an) izango da, 22:00etan Ibai Ondon: Maddi Agirre, Xabat Illarregi, Aner Peritz eta June Aiestaran izango dira finalerdi horretako laukoteko kide. Sariketa musikatua denez, Markel eta Claudia izango dira haien bertsoei musika jartzen.
Hilaren 7ko eta 14ko kanporaketetatik lau finalista aterako dira, herri bozketa bidez. Lau horien finala hilaren 28an izango da.
