Eneko Arzelus Memoriala antolatu du Urdaburuk hogeigarrenez
Hilaren 29an egingo dute Bizikloia, bizikletaz eta korrika, bakarka zein binaka egin ahalko da lasterketa.
Bizikloia egingo du Urdaburuk, hilaren 29an. XXXVI. Bizikloia-XX. Eneko Arcelus Memoriala antolatu du Urdaburu Mendizale elkarteak hilaren 29rako. Parte hartzaileek hamalau kilometro pasatxo osatu beharko dituzte; 6,7 bizikletaz, eta beste 7,5 kilometro korrika. Labore pareko industrial gunean egin dute hitzordua 15:00etan, Ihurrita kalean. irteera neutralizatua egingo dute Mateoko bidegurutzea pasa arte. Bizikletaz egin beharreko ibilbidea Ugaldetxotik Sorondoraino izango da. Korrika egin beharreko bidea, berriz, Sorondon hasi eta Irurita, eta Ozentzio pasata Sorondon bukatuko dute.
Parte hartzeko bi modu eskura, banaka, edo bikoteka. Hori bai, bikoteka egitea aukeratzen dutenen kasuan, batek bizikleta tartea eta besteak korrika egin beharrekoa egingo dute antolatzaileek zehaztu dutenez.
Sari banaketa eta askaria Urdaburu elkartean egingo dituzte 18:30ean hasita.
Izena eman nahi dutenek, modu presentzialean egitea izango dute elkartearen egoitzan astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00ak arte; telefonoz ere ahalko da egin 943 52 78 79 edota 686 59 67 32 zenbakietara deituz aipatu egun eta ordutegian. Parte hartzaile guztiek adinez nagusiak izan behar dute.
