Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraKultura

'Kaka' lanaren aurrestreinaldia hartu du Lekuona Fabrikak

Komedia da Kaka, eta 24. Korrikaren ekitaldi kultural nagusia izango da. Hilaren 19an estreinatuko dute Donostiako antzoki Zaharrean, baina gaur aurrerapena egin dute Errenteria-Oreretako Lekuona Fabrikan.

'Kaka' antzezlanaren aurrestreinaldia egin dute gaur.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/11/14

Kaka antzezlanaren aurrestreinaldia egin dute gaur Lekuona Fabrikan Xanti Arrizabalaga eta Erika Olaizola sortzaile eta aktoreek, Mikel Laskurain eta Ainhoa Aierbe aktoreek, eta Ane Elordi Korrikaren arduradunak. Komedia da Kaka, eta 24. Korrikaren ekitaldi kultural nagusia izango da. Hilaren 19an estreinatuko dute Donostiako antzoki Zaharrean, baina gaur aurrerapena egin dute Errenteria-Oreretako Lekuona Fabrikan. Entsegu orokor modukoa izan da gaurkoa, gonbidatu gutxi batzuen aurrean egin dute, eta aurretik solasaldi informala egin dute Korrika AEKren II Sorkuntza beka irabazi duen lana aletzeko.

Kakarik gabeko munduan, Herriko Plaza berriaren lanak inauguratzeko ekitaldi bezperan Kaka mokordoa azaldu da, non eta Herriko Plazaren erdi-erdian. Olaizolak sakondu du apur bat gehiago, “gizakiak ez du kaka egiten mundu horretan, eta testuinguru horretan kaka mokordoa azaldu da herriko plazan. Nor izan den jakiteko ikerketa abiatuko dute; lau pertsonaia kaka horren inguruan ariko dira”. Abiapuntua hori, jakina nahi duenak emanaldian deskubrituko du. Endredozko thriller komikoa, hala definitu du antzezlana Arrizabalagak. Hasieran behintzat, hausnarketa sakonik eta seriotasun handirik gabe abiatutako lana iruditik abiatu zutela gaineratu du Olaizolak, “arinetik has zuen bidea lanak. Irudiari tiraka kontatu eta hausnartu nahi duguna gehitzen joan gara. Batzuetan jolasetik heltzen diogu, oso espontaneoak gara, intuitiboak, eta irudia etorri bezala gorpuztu egiten dugu. Hortik abiatutako proiektua dela esango nuke, ez hainbeste hausnarketatik”.

Pertsonaietan jarri du fokua Arrizabalagak, eta horien arteko harremanean.

Aierbek hausnarketa izan badela sinistuta azaldu da, “kakarik gabeko mundu batean, kaka bat azaltzen da. Zergatik orain eta nolatan? ikusleek ere deskubrituko dute antzezlanaren bukaeran. Zergatik ez da existitzen kaka gizarte horretan? Lehenago existitzen zen eta orain berriro etorri da, zergatik? Hor egongo da gakoa”. Osagai gehiago jarri dizkio Arrizabalagak, “herriko plaza, alkate bat, udaletxeko kideak, indar polizialak… hor bueltan arazo bat nola konpondu asmatu nahian dabiltzan lau pertsonai”.

Eta alkatea aipatuta, alkate papera duen Laskurainek hartu du hitza, eta antzezlanaren inguruko pista gehiago eman, “hurrengo egunean plaza berria egiteko lehen harria jarriko dute, eta indusketak egin direnean agertu da mokordoa. Obrak gelditu dituzte, ekonomikoki, politikoki eragina du, datak ez dira beteko eta horren inguruan nahaste borrastea, hurrengo hauteskundeak, oposizioa gainean…”.

Beka, babes ikaragarria

Beka jasotzeak suposatu duenaz bi sortzaile eta aktoreentzat galdetuta argi mintzo da Arrizabalaga, “beka hori irabazi izana handia izan da, hori jaso ahal izateko, aurretik ere lan handia egin dugulako. Sekulako babesa da guretzako Korrika kulturalean estreinatzea, ekoizpenerako ekarpen ekonomiko handi hori jaso izana, eta salmentara begira ere banaketa AEK egiten ari da eta estreinaldia aurretik 33 data ditugu itxita. Ikaragarria da, guretzako erraza ez den plazetara iristeko aukera emango digu. Ikaragarri pozik gaude babes horrekin”.

Momentuz itxita dituzte 33 data, baina heltzen diren guztiei erantzuteko gogotsu azaldu dira: “Antzerkia jendeari emateko egiten dugu, zenbat eta eskaera gehiago jaso orduan eta hobe guretzako”.

Hogeita hamar lanetik gora aurkeztu zituzten Korrika AEK II bekara. Lurraldetasuna, eta genero ikuspegiari garrantzi berezia ematen diotela jarri du nabarmen Elordik eta hori horrela herrialde bakoitzeko kide batek osatutako epaimahaia izan dela irabazlea hautatzeko ardura izan duena azaldu du. Hiru lan heldu ziren finalera, eta hortik aukeratu zuten Kaka. “Askotan hausnarketa sakon hori ezkutuago gelditzen da, eta euskaraz edozein motako kultur eskaintza egin daitekeela erakusteko bada Korrika Kulturala”.

Kepa Errastiri aipamen berezia egin diote bi sortzaileek, “gure ideien transferentzia egin genion eta berak egin zuen lehen bertsio bat, guk nahi genuena gorpuztu. Hortik aurrera gu biok sartu eta deseraiki eta eraikitzen eta horren baitan lan egiten izan gara. Estruktura bat eman zigun Kepak —Errasti—, idazlea da bera, eta guk ez dugun idazteko modu bat dauka, ekarpen handia izan da hori. Hiruron artean izan da prozesua”. Gidoia eskuan zutela hasi ziren aktoreekin, abiapuntua tetsua izanik, “hori ere berria izan da guretzat”. Egin ahala, antzezlanak berak markatu duela, behar eszenikoek aldaketa batzuk ekarri dituela gaineratu du Arrizabalagak.

Aipamen gehiago: Espe Lopez zuzendariari; Ikerne Jimenezi eszenografian eta jantzi diseinuan egindako lanarengatik; Alberto Huiziri eszenografiagatik; Jantziz Lab joskintza lanarengatik; Liki Likatsu eta Leka Recordsi, musika ekoizpena eta soinu banda eta antzezlanaren musika jartzeagatik; Imanol Gartziari argi diseinua eta teknikagatik; Holy Fire Studioari kartela egiteagatik; eta Iker Gozategiri, komunikazio lana eta birako argazkiak egingo dituelako.

Gogotsu eta urduritasun puntu batekin azaldu da Olaizola, “orain arte gure kobazuloan izan gara, entseguetan, prestaketan eta orain hortik atera eta publikoarekin partekatzeko unea heldu da, testajea egiteko unea heldu da, eta horrek beti ematen du urduritasun puntua, ahuldade puntua… emozio koktelean gaude”.

Argibidea eman du Aierbek bukatzeko, “jende askori agian zalantza sortuko zaio umeentzako antzezlana ote den edo ez. Kaka, izenburu horrekin pentsa daiteke umeentzat izan daitekeela. Ez nuke esango umeentzako sortutako espektakulua denik, baina uste dut, umeek ere gustura ikusiko duten espektakulua izango dela. Nerabezaroan sartzen hasi direnetatik hasi eta hortik aurrerako publiko zabalari begirako ikuskizuna da. Euskara oso zainduta dago, horretan ardura handia hartu dute, eta iruditzen zait oso inportantea, hainbeste adin tarte hartzea euskara ere bultzatzeko. Garrantzitsua da ikus dezaten euskaraz ere bizi daitekeela, umorea egin daitekeela”. Bide beretik egin du Laskurainek, eta esan du jende gaztearentzat arras aproposa dela, “nire esperantza hori da gainera, ea jende gaztea etortzen den ikustera. Zaila da gazteak erakartzea, eta Kaka oso aproposa da horretarako”.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.