Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura
Xabier Agote Aizpurua. Albaolako lehendakaria.

"Itsasontziaren botaduraren eguna guztiz magikoa izan zen"

'San Juan' baleontzia itsasora begira jarri da. Gero eta gutxiago geratzen da XVI. mendeko ontziaren erreplika errealitate izateko. Xabier Agotek hurrengo urratsen berri eman du HITZA-n.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/11/14

San Juan baleontzia itsasora begira jarri da. Ostiralean egin zuten botadura Pasaiako badian, eta, orain, ontzi museo bilakatuko da. Lan handia dute oraindik itsasontzia guztiz bukatzeko eta nabigagarri egiteko. Azken urratsa Kanadara joatea izango da.

2013an hasi zineten XVI. mendeko baleontziaren erreplika egiten eta iragan ostiralean izan zen botadura, Pasaiako badian. Asebeteta zaude?
Neurri handi batean bai, baina lana ez da oraindik bukatu. Jendeak prozesuaren bukaera bezala ikusi du botadura, baina nik ez dut horrela ikusten. Hala ere, oso pozik nago, arrazoi ezberdinengatik. Ontzia bera egin ahal izatea erronka izugarri handia izan da. Ez dut uste zaila izan denik, baina bai neketsua. Zaila Albaola sortzea izan zen. Albaola niretzat San Juan bezalako erronkei aurre egiteko testuingurua da. Albaola itsas ondarearen ezagutza eta lanbideak guztiz galduta zeudelako sortu zen. Erronka horri eustea izugarri handia izan da, XVI. mendean izen handia izan zuen ontziaren erreplika egin baitugu, besteak beste. Baina erronka are handiagoa da ez dagoenean ezer, ez daudenean lan horri aurre egiteko lanbideak, horiek guztiak galduta baitzeuden. Horien berreskurapena oso zaila izan da. Prozesua, gainera, txikitik handira izan da: herritik gorantz sortu da, herrigintzatik eta Euskal Herriarekiko maitasunetik.

Gure herriaren historia izugarri handia, ederra eta epikoa izan da, eta Albaolaren asmoa izan da hori berreskuratzea; baina ez kontakizun batetik, baizik eta gure lanaren bitartez, itsas historia egi bihurtu zuten itsasontziak eginez. Itsasontziak ezagutza, teknologia edota zientzia dira, baina horren atzean herri baten jeinutasuna, izaera edota ekintzailetza daude. Mundu mailako garapen ozeanikorik handiena hemen gertatu zen, Euskal Herrian. Gure historia izugarri ederra da, eta ez zen inon balioan jartzen. Hori da, hain zuzen, Albaolak bilatu nahi zuena: gure herriaren historia izugarri eder hori gure arbasoen ondorengoei eta munduari erakustea.

San Juan, gainera, mundu mailako itsasontzi zientifiko esanguratsuena da gaur egun, UNESCOk hala erabakita. San Juan UNESCOren munduko urpeko ondarearen ikur ofiziala da.

Momentu hunkigarri mordoa bizituko zenituzten botaduran. Nolakoa izan zen eguna?
Eguna guztiz magikoa izan zen, arrazoi ezberdinengatik. Alde batetik, oso eguraldi txarra emana zegoen, baina ez zuen euri tantarik bota ekitaldiak iraun zuen bitartean. Giroa zoragarri zegoen, eta euria ekitaldia bukatu ondoren hasi zen. Gizartearen erantzuna ere izugarria izan zen, jendetza bildu zen herrian, inoiz ez bezala. Nik ontziaren gainetik oso bista onak nituen, eta harrituta geratu nintzen. Ekitaldi instituzionala ere zoragarria izan zen, oso polita. Errenteriako Zaria abesbatzak oso ondo abestu zuen, eta Aitor Mendiluzek, Amets Arzallusek eta Maialen Lujanbiok bertso bana bota zuten. Ordezkaritza politikoa ere zabala izan zen.

Guretzat bide luzea izan da gizartearen eta instituzioen begi ona jasotzea, baina oso pozgarria da onespen hori. Modu independentean gaude herriaren alde lan egiten, gure iragan zirraragarri horri balioa ematen eta aldarrikatzen, eta harro egotekoa da hori. Aurrekaririk gabeko sektore bat sortu nahian abiatu genuen Albaola, itsas ondarea berreskuratzeko. Pozik gaude mundu mailako proiekzioa lortu duelako gure proiektuak.

Ostiralekoa egun historikoa izan zela aldarrikatu duzue. Zergatik?
Guztiz historikoa izan zen. Uste dut gizartea ikusten hasi dela itsasontzi horren atzean dagoena. Itsasontzi hori ederra da eta ondare balio izugarria du. Bilakaera teknologiko luze eta oso garatuaren emaitza da, euskaldunen burutik sortutakoa. Hemen sortutako ingeniaritza da, ozeanoen erronkari modu aitzindarian erantzun ziona. Ezagutza izugarri baliotsua garatu zuten. San Juan da ingeniaritzaren, zientziaren eta ezagutza garatu horren emaitzarik paregabeena, eta hor atzean gure herriaren epikarik handiena dago, herri bezala itsasoan izan baikara handi. Guzti hori San Juan baleontzian ordezkatuta dago, modu paregabean.

Garai hartan San Juan bezalako ontzi asko zeuden Euskal Herrian, ez zen berezia. Bere berezitasuna da, aurkitu zutenean zientifikoki ondoen kontserbatuta zegoen itsasontzi transozeanikoa zela. 30 urteko ikerketa handi eta paregabea egin zuten, guk hori jaso genuen eta erabaki genuen egin behar genuela. Kanadan aurkitu zuten eta mundu mailako interesa piztu zuen. Nola ez genuen ontzi hori berregingo? Oso lotura pertsonala daukat itsasontzi horrekin, 40 urte daramatzat obsesionatuta San Juan baleontziarekin.

Botadura egin duzue, baina ontzia ez dago guztiz bukatuta. Zer falta da San Juan errealitate izateko?
Gauza asko falta dira oraindik. Zaraitzuko bailarako herriak mastak izango diren izeiak oparitu dizkigu, eta epe laburrean hasiko gara horiek lantzen. Sokak, balea txalupak edota aingurak ere egin behar ditugu. Albaolan sekulako ainguralekua sortzen ari gara, eta epe laburrean izango da martxan. Gure asmoa da San Juan-en jatorrizko aingurak egitea, sutegian, garai hartako gauzak egiteko moduarekin konektatu nahi baitugu. Pozgarria izango da aingura horiek ikustea, itsasontzia izugarri edertuko baitute. Oraindik marinel arropak egin, tripulazioa osatu eta formatu, kultur programazio bat diseinatu edota sagardoa, elikagaiak eta produktuak lortu behar ditugu. Gure asmoa da gure arbasoen itsasoko giroa birbizitzea. Motorrik ez du izango, eta bere jatorrizko elementuak aldatu gabe osatuko dugu ontzia, UNESCOren jarraibideekin.

Orain ontzi museo bilakatuko da San Juan, ezta?
Mastak jarri ondoren, ontzia hona [Albaolara] ekarriko dugu bisitagarri izateko. Gure bisitari gehienek kanpotik ikusteko aukera izan dute, ezin baitzen barrura sartu. Barrutik zoragarria da, eta oso interesgarriak izango dira bisita horiek. Tarteka itsasoratzea izango da asmoa, itsasontzia bizirik mantentzeko. Hilabete barru gure hurrengo proiektuan murgilduko gara: Ozentziyo. Euskal Herriko egurrezko azken atunontzia da, eta urtebeteko iraupena izango du. Pasaia euskal itsas ondarearen portu bilakatu dugu.

Ontzia guztiz bukatuta dagoenean, asmoa Kanadara joatea da, ezta?
Haiek irrikan daude gu hara joateko. Kanadako Red Bay eta Pasaia adiskidetuta daude San Juan-arengatik, hemen egin eta han hondoratu zelako. Orain ekipatu behar dugu eta lanbide berri asko sartu behar ditugu. Ontzia nabigatzen ere ikasi behar dugu.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.