Pepi Elvira Torrek 100 urte bete ditu
Lan kontuengatik Donibanen bizi ziren, eta, senarra jubilatu ondoren, Errenteriara etorri ziren bizitzera.
Pepi Elvira Torre Errenteriako bizilagunak 100 urte bete ditu gaur. 1925eko azaroaren 14an jaio zen, bikia eta goiztiarra, jaiotzean 500 gramoko pisua izan bazuen ere, bizirik atera zen; ez, ordea, bere ahizpa. Bere familiak dio haurtzaro zoriontsua izan zuela gerrak harrapatu zuen arte. Durangoko bonbardaketatik bizirik atera zen eta, gerra bukatzean, lanean hasi behar izan zuen, eskolara itzuli gabe.
1961ean Julian Frailerekin ezkondu zen, Errenterian bizi zen segoviar batekin, eta hor hasi zen bere lotura udalerriarekin, han bizi baitziren haren koinatuak eta amaginarreba.
Bi alaba eta bi biloba ditu. Ezkondu zenean, bere alabak hazteko lan egiteari utzi zion. Lan kontuengatik Donibanen bizi ziren, eta, senarra jubilatu ondoren, Errenteriara etorri ziren bizitzera.
Senideek diotenez, beti izan da oso emakume alaia, “oso baikorra, abestea eta dantzatzea izugarri gustatzen zaio, eta umore horri esker iritsi da orain dagoen lekura, bizitzako zailtasunak gorabehera”.
