Denboraldi berria aurkeztuko du Zintzilik irratiak
Lin Ton Taun talde zestoarrak, Oreretako Gori Gorik, eta DJ Iñigo Artek girotuko dute Zintzilik Irrati librearen denboraldi berriaren aurkezpena.
Oreretako Gori Gori taldea ariko da Zintziliken programazio aurkezpen jaian. Zintzilik Irratiaren 41. urteurrenaren barruan antolatutako ekintzen artean denboraldi berriaren aurkezpena ondu du irrati libreak. Hilaren 22an, larunbatarekin, izango da Niessen Kulturgunean eta sarrerak 12 euroan izango dira salgai—eskudirutan baino ez dute onartuko ordainketa—. Txartela horiek aurretik erostea izango da, Landare, Arkaitza eta Reyna tabernetan.
Ateak 20:00etan zabalduko dituzte eta DJ Iñigo artek girotuko du programazio berriaren aurkezpena, 20:15etik aurrera. Kontzertua ere antolatu dute, eta 21:30etik aurrera Gori Gori Elektronika Experimental elegantea egiten duen talde oreretarra, eta Lin Ton Taun triki rap metal mitikoa egiten duen talde zestoarra ariko dira oholtza gainean.
Denboraldi berrian irrati librearen parrilla osatuko duten programen aurkezpena egingo dute, eta taberna eta irratiko postua izango dira material berriarekin.
Zintzilik Irratiak kolaboratzera animatu ditu herritarrak, halaber, “bertaratu, kontzertuez gozatu eta denboraldi berezi honetan zehar, gure bide lagun izan”.
