Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Bost urte, 1.000 ikasle, helburu bat: kultura aniztasuna balioan jartzea

'Kultura aniztasuna gure eskoletan eta horren balioa komunitateen arteko elkarbizitzarako' programak bost urte bete ditu. Sei ikastetxe ari dira parte hartzen aurten: Koldo Mitxelena BHI, Egiluze Ikastetxea, Cristobal Gamon BHI, Orereta Ikastola, Telleri-Alde Ikastetxea eta Bizarain Ikastola.

Kultur aniztasuna balioan jartzeko proiektuak, bost urte bete ditu.Garabide
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/11/17

Errenteriako ikastetxeetan kultura aniztasuna aitortu eta balioan jartzea helburu duen hezkuntza proiektuak mugarri garrantzitsua bete du aurten: bost urteko ibilbidea.
2025-2026 ikasturtearen hasierarekin batera, Errenteriako Udalak eta Garabide Elkarteak berriz ere martxan jarri dute Kultura aniztasuna gure eskoletan eta horren balioa komunitateen arteko elkarbizitzarako izeneko iniziatiba.

Aurten sei dira parte hartzen ari diren ikastetxeak: Koldo Mitxelena BHI, Egiluze Ikastetxea, Cristobal Gamon BHI, Orereta Ikastola, Telleri-Alde Ikastetxea eta Bizarain Ikastola.

Bost urte hauetan zehar, proiektua sendotzen joan da, hala azaldu du udalak, eta dagoeneko 1.000 ikasle eta hezkuntza arloko profesional baino gehiagok parte hartu dute bertan: “Urtez urte metodologia eta edukiak berritzen eta egokitzen badira ere, oinarrian helburu bera mantentzen da: hezkuntza komunitatean kultura aniztasunaren inguruko hausnarketa kritikoa sustatzea, hizkuntzei eta bereziki hizkuntza gutxituei balioa emanez”.

Saioetan zehar, hainbat gai lantzen dira ikuspegi kritikotik. Besteak beste, komunitate kulturalen aniztasuna eta haien ezaugarriak aztertzen dira, baita munduko kulturen homogeneizazioaren eta ingurune hurbileko aniztasunaren hazkundearen arrazoiak ere. Horrez gain, diskriminazio egoerak eragiten dituzten kategoria eta identitate anitzak jorratzen dira, eta hizkuntzek zein kulturek pertsonen garapenean eta nortasunaren eraikuntzan duten garrantziaz hausnartzen da.

Proiektuaren arrakastan “funtsezkoa” izan dela Errenteria-Oreretako bizilagunen eta Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programako hizkuntza aktibisten parte-hartzea adierazi du udalak, “haien ekarpenek eta testigantzek aurrez aurreko truke kulturalak ahalbidetu dituzte, eta ikasleen artean aniztasunarekiko jarrera irekiagoa eta inklusiboagoa sustatu dute. Bost urteko ibilbide honetan, proiektuak hezkuntza komunitatearen barruan aniztasunaren, errespetuaren eta elkarbizitzaren aldeko konpromiso sendoa erakutsi du, Errenteria kultura-aniztasuna aberastasun gisa ulertzen duen herri gisa sendotuz”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.