Karnaba Otxotea kalez kale, ostegunean
Santa Zezilia musikarien patroiaren egunaren harira, egiten duen lana erakutsiko du Errenteria-Oreretako otxoteak.
Karnabako kideak artxiboko irudi batean. Argazkia: Karnaba Santa Zezilia egunaren harira, kalera aterako da Karnaba Otxotea ostegunean, bikain egiten duenaren erakustaldia egitera: abestera. Musikarien patroiaren eguna ospatuko dute horrela ostegunean, hilak 20. Kalez kale ibiliko dira, ibilbide zehatza zehaztu ez badute ere, eta 20:00etan, kontzertua egingo dute Mikelazulon.
Musikaz betetako datak dira eta Karnabak bere lana erakutsi nahi die herritarrei, azaldu dutenez, “giro lasai eta herrikoian”.
Herri kantaria dela Errenteria-Orereta ere jarri du nabarmen otxoteak, “horixe baino ez dugu erakutsi nahi”. Kantuarekin zita jarri die herritarrei eta gerturaztera deitu azkenik, Karnabak.
