Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Pasaiako babesleku klimatikoak identifikatu ditu udalak

Udalak herriguneko azpiegitura berdearen identifikazioa eta bero boladen aurrean herritarrak babesteko neurriak hartzeko helburua du. Prozesuaren nondik norakoak ostegunean aurkeztuko dituzte, San Pedron.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/11/18

Pasaiako Udalak azpiegitura berdearen eta babesleku klimatikoen identifikazio prozesua abiatu zuen 2024ko uztailean. Udalak klima aldaketaren eraginei aurre egiteko konpromisoa du, eta hainbat ekintza gauzatu ditu azken urteetan. Horien artean dago Pasaiako Klima eta Energiaren Tokiko Planaren idazketa, 2023an egindakoa. Ekintza plan horren barruan, hainbat helburu ezarri zituen udalak, honakoak: herriguneko azpiegitura berdearen identifikazioa eta bero boladen aurrean herritarrak babesteko neurriak hartzea.

Pasaiako azpiegitura berdearen eta babesleku klimatikoen sarearen proiektuaren baitan, udalerrian konfort termikoa eskain dezaketen eremuak identifikatu dituztela jakinarazi du Iraitz Pazos Ingurumeneko zinegotziak. Horiek identifikatzearen helburua bero boladen aurreikuspenen aurrean herritarrak babestea dela baietsi du udal hautetsiak. Eremu horiek kanpoaldekoak (herriko eremu berdeak, parkeak edota lorategiak) eta barnealdekoak (liburutegiak, kiroldegiak edota kultur etxeak) dira.

Udalak ez du bidea bakarrik osatu, eta “garrantzia handia” eman die herritarren iritziei. Horretarako, parte hartze prozesu sakona egin du udal erakundeak. Udalak proiektua aurkeztu die Pasaiako hainbat eragileri, eta herritarrek aukera izan dute identifikatutako eremuei buruz duten iritzia emateko eta proiektuari ekarpenak egiteko. Hauexek dira parte hartu duten eragileak: Pasaia-Lezo Lizeoa, Berdintasun Mahaia, barruti guztietako jubilatuen elkarteak eta herritarrak saio irekietan. Horrez gain, udalak gaiari buruzko online galdetegi bat argitaratu zuen udal webgunean, pasaitar guztiei begirakoa.

Proiektua bukatzeko, pasaitarrei zuzendutako saio bat antolatu du udalak. Topaketa ostegunean (hilaren 20an) izango da, San Pedroko Udal Aretoan, 18:30ean. Udal erakundearen xedea da prozesuaren nondik norakoak azaltzea eta Pasaiako babesleku klimatikoen sarea herritarrei aurkeztea. Jarduera hau Aldaketaren Marea egitasmoaren barrukoa da.

Erlazionatutako edukiaHiri azpiegitura berdearen eta babesleku klimatikoen sarea, urratsak egitenAldaketaren Mareak itsas hondakinetan jarriko du fokua, bigarrenez
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.