Bihotzak 'Urtzen' jarraituko du Urtzek
Urtz musika talde pasaitarrak disko berria kaleratu du gaur: 'Urtzen'. Diskoa aurkezteko, bira bat egingo dute Euskal Herriko antzokietan barrena.
Urtz musika talde pasaitarrak disko berria kaleratu du gaur: Urtzen. Disko berriak taldearen hamabost abesti bildu ditu eta berri bat gehitu diote. Abestiak modu akustikoan grabatu dituzte, “doinu berritu, intimo, sinfoniko zein hunkiberaz zipriztinduta”. Disko berri hori aurkezteko, pasaitarrek bira bat egingo dute Euskal Herriko antzokietan barrena. “Kontzertu bakar eta esklusiboak izango dira, eta bertan, taldearen abesti klasikoak joko ditugu inoiz entzun ez diren moduan”, aurreratu dute Urtzeko kideek.
Urtzen bira
- 2026ko urtarrilak 23: Lekeitio (Ikusgarria antzokia).
- 2026ko otsailak 7: Bilbo (BBK aretoa).
- 2026ko otsailak 28: Iruñea (Entnae antzokia).
- 2026ko martxoak 5: Gasteiz (Matauco antzokia).
- 2026ko apirilak 17: Donostia (Antzoki zaharra).
