Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
Indarkeria Matxista

Duintasuna itzuliko diote Mari Zozaiari

Mari Zozaiak pasealekua izango du. Udalerriko Indarkeria Matxistaren Memoria Historikoa berreskuratzeko bigarren izendapena da; Clara Rangel plaza izan zen lehena, iaz.

Mari Zozaiak pasealekua izango du Errenteria-Oreretan.Imanol Saiz Gomez de Segura
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/11/21

Kale izendegira eramango du Errenteria-Oreretako indarkeria matxistaren memoria historikoa udalak, bigarrenez, Berdintasun Kontseiluarekin elkarlanean. Izan ere, abenduaren 5ean —eguraldi txarra egingo balu abenduaren 12an— Mari Zozaia pasealekua inauguratuko dute Altzate auzo berrian. Mari Zozaia Errenterian bizi zen, eta 1609an Zugarramurdiko sumarioaren testuinguruan auzipetu, galdekatu, torturatu eta kondenatu zuten, 79 urte zituela. Tortura basatia jasanda, salaketa onartu zuen. Logroñoko epaitegian erru guztiak aitortu arren, erretzera kondenatu zuten. Pertsona asko galbidean jartzea egotzi zioten eta emakume dogmatizatzailea izatea. 

Hura oroitu, eta bere izena duindu nahi dute, baina baita hausnarketarako bidea zabaldu ere, indarkeria matxistarik gabeko udalerria ortzi-mugan.

Izendapena III. Berdintasunerako 2023-2031 Planaren barruan kokatu du Karmele Fernandez Boga Berdintasun Kontseiluko kideak: «Denbora lerro bat diseinatu genuen, eta bi muturretan ezagutzen genuen indarkeria matxistak hil zuen udalerriko lehenengo eta azken emakumea jarri genituen. Mari Zozaia zen lehena, eta Clara Rangel azkena. Iaz lehen aldiz jaso genituen mugarriak, eta garrantzitsua da, horietan ikusten baita emakumeen kontrako indarkeria sistematikoa dela, emakumea izate hutsagatik jasotzen dena». 

Clara Rangel plazari erreferentzia egin dio Itsaso Cruz Etxeberria Berdintasun zinegotziak. «Garrantzitsua da Rangeli aitortza egiten diolako, baina hortik harago irudikatzen dituelako indarkeria kasu guztiak». Iaz jarri zion Clara Rangel izena Niessen merkatalgune sarrerako plazari udalak. Zozaiarekin berdin gertatuko dela dio, «bere izenaz harago, garai bateko sorgin ehiza ordezkatuko du».

Zalantzarik ez du Fernandezek, sorgin ehiza garaian egin zen moduan, indarkeria tresna da gaur egun ere emakumeak mendean hartzeko, «indarkeria matxistari aurre egiten diogun bitartean, beste harreman motak eraikitzen hasi behar dugu, enpatia, zaintza, berdintasuna eta elkarrekikotasunean oinarrituak».

Plaza bat eta pasealeku luze bat epe laburrean, bi eremu emakume izenekin, memoriari emanak. Urrats bat aurrera da zalantzarik gabe, baina bai Cruzek, bai Fernandez Bogak bide luzea dagoela egiteko aitortu dute. «Kale izendegia, desberdintasunaren, ahanzturaren, eta ikusezintasunaren isla garbia da. Gure herriko espazio publikoan emakume ordezkaritza oso txikia da, nahiz eta gero eta figura gehiago sartzen joan». Harago jo du Berdintasun Kontseiluko kideak: «Clara Rangel plazarekin eta Mari Zozaia pasealekuarekin memoria guneak sortu nahi ditugu». Herritarrek haien bueltan gertatu zenaren berri izan dezaten, hausnar dezaten, eta historia ahaztu ez dadin: «Nerea Barjolak Ulertzea. Bizitzaren bila liburuaren hitzaurrean esan bezala, iraganari adiera berria ematea ez dezagun ahaztu. Mamiz bete dezagun, eta memoria eraiki». Memoria horrek «berria» behar duela «ezinbestean» gaineratu du Fernandez Bogak.

Sorginen irudia deseraiki

Indarkeria matxistaren memoria historikoa berreskuratzea dute helburu behinena, baina sorginen eta sorginkeriaren bueltan eraikitako irudia deseraikitzea ere, Cruzek adierazi duenez: «Itzela da sorginen inguruan eraiki den irudia, zaharrak, itsusiak eta gaiztoak izan dira… Historiak desitxuratu ditu, eta oso zaila da gaur egun hori deseraikitzea. Sistemak berak lortu du desitxuratzea garai hartan muga batzuk apurtu zituzten emakumeen irudia». 

Abenduaren 5eko ekitaldiaren egitekoa zehatz azaldu du Fernandez Bogak, «duintasuna itzuli nahi diogu Mari Zozaiari». Errekuperazioa eta erreparazioa, bi termino horiek ere aipatu ditu, «Zozaiarentzat eta harekin batera sorgintzat jo zituzten emakume guzti-guztientzat». 

Deseraikitze eta erreparazio horretan gakotzat jo du kontseilukideak Silvia Federici ekintzaile feminista, irakasle, ikerlari eta idazlea, «sorginen gaineko ikuspegia guztiz berritu du».

Xumea izango da Mari Zozaia pasealekua izendatzeko inaugurazio ekitaldia, baina hilabeteetako lana du atzean. Emakume talde batek emanaldi berezia sortu du horren bueltan. Alizia Otxoa Azkarate da horietako bat: «Fikzioa eta errelatoa, diskurtsoa eta dramatizazioa uztartu ditugu ekitaldirako prestatu dugun emanaldian». Hori horrela, Mari Zozaiaren bizitzaren pasarte bat kontatuko dute, «zer gertatu zitzaion. Horrekin batera, sorgin ehizaren inguruan dugun planteamendu ideologikoa ere txertatu dugu, gaurkoa ez bada ere, hainbat emakumek bizitutakoarekin lotzen gaitu-eta».

Kale izendegia emakume izenekin hartzeko deia egin dute. «Ez bagaude kale izendegian ez gara existitzen, ez gaude historian. Denak dira gizonak, baina emakumeak ez dira azaltzen». Oso atzetik dabiltzala kale izendegian aitortu du Cruzek: «Leku publikoetan, eraikin publikoetan errekuperatu ditugu, baina kaleekin bide luzea dugu aurretik. Desoreka oso handia da. Errenteriako etorbide handi batek emakume izena duenean hasiko gara beste zerbaitez hitz egiten».

Mari Zozaia ibilbidea abenduaren 5ean inauguratuko dute, ostiralarekin, Altzate auzo berriaren zubiaren bueltan, 18:00etan. Parte hartzera deitu dituzte herritarrak. Bide batez, aurreko egunean antolatu duten jarduera izan du hizpide Cruzek, eta bertara ere deitu ditu herritarrak. Abenduaren 4an, 18:00etan Emakumeen Etxean Indarkeria matxistarik gabeko espazio publikoa Errenterian diagnostikoa aurkeztuko dute: «Diagnostikoak etorkizunean udalerrian egingo diren esku hartzeen abiapuntua izan nahi du».

Lizarran kalea du Mari Zozaiak, eta Logroñoko (Errioxa, Espainia) Oroitzapen Basoan erretakoen zelaian sorgin ehizaren barruan erretako pertsonen omenez landatutako 11 zumarretako batek zein erdian jarritako plakak oroitzen dute 2010. urteaz geroztik. Orain, Errenteria-Oreretako pasealeku batek egingo dio aitortza eta Mari Zozaia, izan zela erakutsiko du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.