Allerru eta Arkirun, emankor asteburuan
Gaur pilotarien txanda izango da Koldobike Gezala pilotalekuan. Bihar eta etzi, berriz, futbolarien hainbat partida herrian eta kanpoan.
Allerru Kirol Elkarteak eta Arkirun Pilota Klubak asteburuan dituzten partiden zerrenda bidali dute HITZAra. Haiek egin bezala, Lezoko beste kirol taldeek euren partiden agenda bidal dezakete hedabide honetara publikatuak izan daitezen. Beraz, honako zerrendan, Arkirunen eta Allerruren hitzorduak:
PILOTA
Gaur (ostirala), 18:00etan eta Koldobike Gezala Pilotalekuan, eskuz banakako Gipuzkoako Bigarren Mailako partidak, Haur Mailakoak:
- Etxarte-Miranda (Hernani)
- Elarre-Inza (Tolosa)
FUTBOLA
Gizonen Gorengoen Maila
- Vasconia-Allerru, etzi (igandea) 16:45ean Donostiako Puio zelaian.
Gizonen Lehen Erregionala
- Allerru-Orereta Kafea, bihar (larunbata) 15:30ean Plazetan.
Gizonen Gazte Maila
- Oiartzun-Allerru, bihar (larunbata) 16:00etan Oiartzungo Karla Lekuonan.
Mutilen Kadete Maila
- Trintxerpe-Allerru, bihar (larunbata) 10:00etan Trintxerpeko Trintxer zelaian.
Nesken Haur Maila
- Allerru-Mariño Real Union, bihar (larunbata) 10:30ean Plazetan.
Mutilen Haur Maila
- Allerru-Ostadar, bihar (larunbata) 12:00etan Plazetan.
Mutilen Haur Maila, Txikiak
- Texas Lasartearra-Allerru, bihar (larunbata) 09:45ean Lasarte-Oriako Michelin zelaian.
ALLERRU FUTBOL ESKOLA
- Allerruren Futbol Eskolako bederatzi taldeek partidak izango dituzte etzi (igandea). Horien zerrenda ikusteko klik egin hemen.
