Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Trintxerpeko Euskararen Eguna, hilaren 28an eta 29an

Trintxerpeko Korkoiburuek eta barrutiko eragileek egitarau zabala ondu dute euskara goratzeko. Ospakizunen epizentroa Gudari plazako karpa izango da.

Trintxerpeko Euskararen Eguneko bazkari bateko irudia.Trintxerpeko Korkoiburuak
Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/11/21

Euskararen Eguna gainean da. Abenduaren 3a da ospakizunen epizentroa. Trintxerpen, baina, aurrea hartuko diote egun horri, Trintxerpeko Korkoiburuek hilaren 28an eta 29an ospatuko baitituzte euskara goratzeko jarduerak. Korkoiburuek, gainera, Ekaitzaren, Bovedaren, Pasaiako Zinema Txikiaren, Karmengo Amaren, Trintxerpe Kirol Elkartearen eta Illunbe Dantza Taldearen laguntza izan dute egitaraua ontzeko. Karpa Gudari plazan kokatuko dute.

Hilaren 28an (ostiralarekin) haurrei begirako jarduerak egingo dituzte Serafin Esnaola plazan. 17:00etan puzgarriak jarriko dituzte, eta 18:00etan jolasen txanda izango da. Euria egingo balu, jarduerak frontoira lekualdatuko lituzketela jakinarazi dute sustatzaileek.

Egun handia hilaren 29koa (larunbatarekin) izango da. Goiz osoan zehar, Karmengo Amako ikasleek ikasbidaiarako postua jarriko dute Serafin Esnaolan. 12:00etan, haurren tailerrak egingo dituzte leku berean. 13:00etan, dantza poteoa egingo dute, Euskadi etorbidetik abiatuta. Serafin Esnaolatik pasa ondoren, Gudari plazan bukatuko dute ibilbidea.

14:30ean, herri bazkaria egingo dute karpan. Helduen menuak 15 euroko prezioa du, eta urdaiazpikoa eta solomoa, patea, haragi paella, postrea, kafea, ura, sagardoa eta ardoa sartu dituzte. Haurren menuak, aldiz, 8 euroko kostua du, eta urdaiazpikoa eta solomoa, haragi paella, fruta zukua, postrea, ogia eta ura dastatuko dituzte. Hilaren 24a (astelehena) da bazkariko txartelak eskuratzeko azken eguna. Horiek Maite eta Erdibana tabernetan eros daitezke, eta helduen tiketen 3 euro Karmengo Amako ikasbidaira bideratuko dituzte.

Sabelak bete ondoren, programazioak jarraipena izango du arratsaldean. 16:30ean, kafe dinamizatua egingo da karpan. 17:30ean, Zinema Txikiak Etxean bakarrik filma proiektatuko du alkateordetzan. 18:00etan, Bidean erromeriak dantzan jarriko ditu karpan bildutakoak. Azkenik, 21:00etan, guatekea izango da karpan.

 

Trintxerpeko Euskararen Eguna

Hilak 28, ostirala

  • 17:00: Haurren puzgarriak. Serafin Esnaola plazan.
  • 18:00: Haurren jolasak. Serafin Esnaola plazan.

Hilak 29, larunbata

  • 12:00: Haurren tailerrak. Serafin Esnaola plazan.
  • 13:00: Dantza poteoa, Euskadi etorbidetik.
  • 14:30: Herri bazkaria. Gudari plazako karpan.
  • 16:30: Kafe dinamizatua. Karpan.
  • 17:30: Zinema Txikia, Etxean bakarrik filma. Alkateordetzan.
  • 18:00: Bidean erromeria. Karpan.
  • 21:00: Gautekea. Karpan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.