Collage erraldoia, zozketa eta proiekzioa, Urdabururen egoitzan
Ostegunean, hilak 27, 19:30ean egingo dute Urdaburu Mendizale elkartean.
Collagea egin du aurten ere, Urdaburuk.rdaburu Mendizale elkartea Collage erraldoia, zozketa eta proiekzioa antolatu ditu Urdaburu Mendizale elkarteak ostegunerako, hilak 27, elkartearen egoitzan—Juan de Olazabal 23— . Aurtengo collage erraldoian parte hartu dutenen artean bost sari zozkatuko dituzte.
Horrekin batera, bideoa emango dute bidalitako argazki guztiekin, eta muntaiaren zati batekin.
