Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Herrien ahotsa erdigunean jarriko dute Giza Eskubideen Jardunaldiek

Giza Eskubideen aldeko jardunaldiak antolatu ditu Errenteriako Udalak, 11. urtez. Egitarau zabala eta askotarikoa ondu du eragile eta norbanakoekin batera.

Giza Eskubideen Jardunaldien aurkezpenaHerri Bizia
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/11/24

Giza Eskubideen aldeko jardunaldiak antolatu ditu beste urte batez Errenteriako Udalak; 11 ekitaldia du jarduerak aurtengoa, eta abenduaren 1etik 14ra bitartean egingo ditu. Leloa, Herrien ahotsa. Jardunaldien oinarrian, berriz, Nazio Batuen Batzar Nagusiaren Giza Eskubideen Adierazpena, eta helburua, eskubide urraketak salatzea. Horren bueltan askotariko hamaika jarduera josi ditu udalak hainbat elkarte eta eragilerekin elkarlanean, eta gaur goizean aurkeztu dituzte Foru plazan egindako agerraldian.

Erresistentzian bizi diren herriak izango dira jardunaldien protagonistak, eta horiekin batera, beste hainbat gai ere ukituko dituzte hausnarketa eragiteko haien bueltan. Besteak beste, osasun mentala, etxebizitzaren arazoa, hizkuntza eta kultura aniztasuna, edota gizarte bazterketa.

Buru osasunaren gaineko tailer batek hasiko du egitaraua, AGIFES-en eskutik. Buru osasuna eskubide unibertsaltzat hartuta, horren inguruan sentsibilizatu eta baliabideak jorratuko dira. Abenduaren 1ean izango da, Reina Aretoan, 18:00etatik 20:00etara, eta aurrez izena eman behar da 662 944 626 telefono zenbakira deituta edo online (klik hemen).

Abenduaren 2an, An(h)hiztunak giza liburutegia antolatu dute, hizkuntzak, kulturak eta eskubideek bereziki zeharkatutako bizipenak partekatuko dituzten testigantzak entzuteko eta ezagutzeko ekimena. Lekuona Fabrikako 2. solairuan izango da, 18:00etan, eta aurretik izen eman beharko da  Lekuona Fabrika edo Aldakonean; online ere ahalko da izena eman.

Sahara erdi-erdian jarriko dute hurrengo hitzorduan, abenduaren 3an eta 4an, Sahararako leihoa ekintzaren bidez. Lekuona Fabrikaren sarreran, errealitate birtualeko betaurrekoen bitartez errefuxiatu sahararren kanpalekuetan murgiltzeko aukera egongo da, haien eguneroko bizimodua gertutik ezagutzeko. Aipamen berezia egin nahi diotela “borrokan eta erresistentzian” ari den saharar herriari azaldu dute, ” 50. urteurrena betetzen da aurten erresistentzia borroka hori hasi zuela”. 17:30 eta 19:30 bitartean egongo da zabalik, eta Sinergos Elkarteak dinamizatu eta antolatuko du.

Palestina ere erdira ekarriko dute jardunaldiek, egitarauaren barruan antolatutako bi ekintzaren bidez: Emakume artistak erakusketa da horietako bat, eta  Nour Abu Rayan eta Anwar Abu Rayan, Hebrongo bi ahizpa palestinarren pinturen erakusketa da. Gazako emakumeen sufrimendua eta erresistentzia azaleratzen dute bi artistek. Abenduaren 3tik 13ra bitarte egongo da ikusgai (jaiegunetan itxita), Xenpelar Etxean, 17:00etatik 20:00etara.

Bigarrena, mahai-ingurua. Palestinar herriaren egoeraz eta eskubideen urraketaz ariko dira, Faouad Baker ekintzaile eta legelaria; Lidon Soriano, aktibista eta Yala Nafarroako bozeramailea; Eneko Gerrikabeitia, Mundubat erakundearen lehendakari eta Gernika Palestinako kidea; eta Bakerako Lankidetza Batzarrea, elkarte horrek ekarriko baitu erakusketa, eta testuinguruan kokatuko du. Abenduaren 3an izango da 18:00etan, Xenpelar Etxean, edukiera bete arte.

Jardunaldietako ekintza ohiko bihurtu den Koldo Mitxelena ikastetxeko hainbat ikasleren Gainera, urtero bezala, Koldo Mitxelena Ikastetxeko hainbat ikaslek sortutako lan artistikoak ere ez du hutsik egingo aurtengo jardunaldietan, III Kulturartea: aniztasunetik kultura sortzen ekimenaren bidez. Beren lanak sortu aurretik, ikasleek gizarte bazterketaren problematikaren balantzea egin dute, eta, hala, Emaus Gizarte Fundazioko parte hartzaileen bizipen esperientziak trukatu ondorengo hausnarketak islatu dituzte. Abenduaren 5ean izango da, ostiralarekin, 10:00etan, Reina Aretoan.

Zinema Dokumentalaren Jaialdia

Aurreko urtean bezalaxe, Ozzinema Elkartearekin antolatutako Errenteriako Giza Eskubideen Zinema Dokumentalaren IV. Jaialdia izango da egitarauan; abenduaren 9tik 12ra bitarte ikus entzunezko emanaldiak izango dira 19:00etatik aurrera, lau egunez, eta abenduaren 14an, berriz, sari banaketa eta film laburren emanaldia izango da 18:00etan.

Hori guztia Niessen Zinemetan izango da,  eta doako sarrera eskuratu beharko da  Lekuona Fabrika  edo Aldakonean, edo online (klik hemen). 

Gainera, Errenteria munduan kaleko erakusketa egongo da ikusgai jardunaldiek irauten duten bitartean, 1etik 14ra bitarte, Foru Plazan. Horren bidez, aurten Errenteriako Udalak diruz lagunduriko nazioarteko 11 lankidetza proiektuak ezagutzera emango dira.

Era berean, data horiexetan interes guneak jarriko direla azaldu dute Lekuona Fabrikan eta Aldakonean, giza eskubideei lotutako gaien inguruko liburu eta bestelako edukiekin.

Jardunaldietako jarduera guztiak euskaraz edota elebitan izango dira, eta doakoak.

Azkenik, jardunaldien ildo beretik, egun horietan zehar, ikastetxeak giza eskubideei lotutako lanketak egiten arituko dira: bereziki, herriko sei ikastetxeetako HH5, LH1 eta LH2. mailetako ikasleek, Porrotx eta Marimototsen Amazonia gara ikuskizunean parte hartuko dute, kulturen aniztasuna, natura eta jasangarritasunaren inguruan aurre lanketa egin dutelarik Alboan Fundazioaren laguntzaz. Gainera, herriko Batxilergoko lehenengo mailako ikasleek migrazioen eta mugen inguruko proiekzio bat ikusiko dute; hain zuzen ere, herrikoa Errenteria-Oreretakoa den Asier Urbieta zuzendariaren La isla de los Faisanes pelikula ikusteaz gain, harekin solasaldia izango dute eta filmaren inguruan hausnartuko dute. Bi ekitaldi horiek itxiak izango dira.

Informazio gehiago behar izanez gero, Kultura Aniztasuna, Giza Eskubideak eta Garapenerako Lankidetza departamentuarekin jar daiteke harremanetan: 943 449 596 zenbakira deituta, edo 662 944 626 zenbakira (whatsapp) nahiz posta elektronikora idatzita, klik hemen.

Azkenik, antolatzaileek eskerrak eman dizkiete jardunaldien antolaketan parte hartu duten eragile eta norbanako guztiei: AGIFES, Bakerako Lankidetza Batzarrea (BLB/ACPP), Chiapas Enea, Derandein Fundazioa, Eco Crea, Emaus Gizarte Fundazioa, Enraiza Derechos, Etiopia Utopia Fundazioa, Fundación Corazonistas, Garabide, Gernika Palestina, Haurralde Fundazioa, ICLI (Lankidetzarako Ingeniaritza), Kamelamos Adiquerar Elkartea, Koldo Mitxelena BHI, Mikelazulo Kultur Elkartea, Mundubat, Ozzinema, Proclade Yanapay, Sinergos eta Yala Nafarroa.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.