Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Jesusen Bihotza egoitzako ELAko langileak, greban

Abenduaren 19ra arte jarraituko dute greban, lan baldintzak parekatu eta hitzarmen berri duina galdegin dute ELAko langileek.

Erresidentzietako ELAko langileen aurreko protesta bat
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/11/24

Aurten berritzekoa zuten hitzarmena negoziatu, eta erresidentziako langileen lan baldintzak duintzea eskatzeko protesta egiten ari dira Jesusen Bihotza zaharren egoitzako ELAko langileak. Jakinarazi dute mahaia biltzen hasi zela aurtengo urtarrilean, baina apirilaz geroztik ez dela ez bilerarik egin ezta enpresen proposamenik jaso, “patronalak erantzun ere ez die egin gure eskaera eta proposamenei”.

Hori horrela, protesten bideari ekin zioten erresidentziako ELAko langileek, zehazki hamabi greba egun egin dituzte ekaina, uztaila, iraila eta azaro artean. Greba egunak gorabehera, egoerak bere horretan jarraitzen duela-eta, abenduaren 19ra arte greba egitea erabaki dute orain, “langileon eskaerak aintzat hartu eta negoziazioaren bidea zabaltzeko”.

Protestarako arrazoiak aletu dituzte sindikatu horretako ordezkariek. Aurretik aipatutako hitzarmenaren negoziazio prozesua etenda izateaz aparte, arloko lan baldintzei jarri diete fokua. Hala, besteak beste, enpleguak okerrera egin duela azken urteetan adierazi dute, “langileen ia erdiak kontratu partziala du. Ondorioz, soldata baxuagoak, lanerako egutegi malgua,  telefonoaren menpe, langile zaurgarriak…”. Lan bera egiten duten langile publiko batekin alderatuta urtean 10.000 euroko soldata arrakala dutela ere esan dute, “besteak beste egoera hori gaindituko duen hitzarmena da adostu nahi duguna”. Ezinbestekoa jo dute ELAko langileek bai enpresek, baita zerbitzua finantzatzen duen aldundiak arrakala hori kontuan hartu eta “langileak prekarietatetik aterako dituen enplegua bermatzea”, horretarako %100eko kontratuak sustatuta.

Neurri horiek ez<arri gabe, ezinbestekoa jo dute Gipuzkoako erresidentzia eta eguneko zentroetan kalitatezko zerbitzurik ematea.

Beste alderdi bati ere erreparatu diote greba egingo duten langileek, ratioei, hain zuzen ere. Horiek igotzea “nabarmen” proposatu du: “Urteak daramagu salatzen egoiliarrei ematen zaien zerbitzua oso exkaxa dela; pertsonengan zentratutako zaintza eredua ratioak hobetuta baino ez da lortuko”.

Greba egingo dute, baina protesta kalera ere aterako dute, eta hainbat mobilizazio iragarri dituzte Jesusen Bihotza egoitzaren parean, zein herriko kaleetan. Lehena bihar izango da, 11:00etan, egoitzaren aurrean. Parte harztera deitu dituzte herritarrak, “kalitatezko zaintza publikoa behar dugu herritarrok, eta guztion artean borrokatuz, zaintzaren duintasuna aldarrikatuz, lortuko dugu”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.