Hitzarmenaren alde elkarretaratu dira
ELAko Jesusen Bihotza zaharren egoitzako langileak greban izango dira abenduaren 19ra arte. Gaur elkarretaratzea egin dute egoitza aurrean.
ELAko langileen protesta egoitza aurrean gaur goizean.ELA sindikatua Greban dira Jesusen Bihotza zaharren egoitzako ELAko langileak, eta abenduaren 19ra arte mantenduko dute protesta hitzarmena berritzeko eskatu eta lan baldintza duinak lortzeko. Gaur kalera atera dira. Elkarretaratzea egin dute egoitzaren aurrean.
Hitzarmenaren negoziazio prozesua berrartzea eskatzen dute eta arloko lan baldintzei ere jarri diete fokua ELAko langileek. Hala, besteak beste, enpleguak okerrera egin duela azken urteetan salatu dute, “langileen ia erdiak kontratu partziala du. Ondorioz, soldata baxuagoak, lanerako egutegi malgua, telefonoaren menpe, langile zaurgarriak…”. Lan bera egiten duten langile publiko batekin alderatuta urtean 10.000 euroko soldata arrakala dutela ere esan dute, “besteak beste egoera hori gaindituko duen hitzarmena da adostu nahi duguna”.
Ezinbestekoa jo dute ELAko langileek bai enpresek, baita zerbitzua finantzatzen duen aldundiak arrakala hori kontuan hartu eta “langileak prekarietatetik aterako dituen enplegua bermatzea”, horretarako %100eko kontratuak sustatuta.
Gaurko protestaren ondotik, elkarretaratzeak egiten segituko dutela hitzarmena eta lan baldintza duinen alde esan dute.
