Azken Ostirala kristau komunitatearen eskutik helduko da
Etxerat elkarteak, Sare Herritarrak eta Oarsoaldeko Kristau Komunitateak elkarlanean antolatutako azken ostirala ohi bezala 19:30ean abiatuko da Herriko Plazatik.
Hilaren 28an egingo dute Azken Ostirala. Azken Ostiraleko dinamikarekin jarraitzen dute Sare Herritarrak eta Etxerat elkarteak. Horren harira, bihar elkartuko dira berriro, azken ostiralero egiten duten moduan. Ez dira euskal errepresaliatuen aldeko bi eragileak bidea bakarrik egiten ari, herriko elkarte eta kolektibo askotarikoen eskutik ari baitira euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko aldarria, eta salbuespen neurriak ezabatzeko eskaera zabaltzen.
Oraingoan Oarsoaldeko Kristau Komunitateak hartuko du lekukoa. Etxerat elkartearekin eta Sare Herritarrarekin batera antolatutako azken ostirala ohi bezala 19:30ean abiatuko da Herriko Plazatik.
Orereta-Errenteriako Sarek herritar guztiak deitu ditu Azken Ostiralarekin bat egitera, “lanean jarraitu behar dugu salbuespen legediak bertan behera utzi eta lege arrunta aplikatu arte”.
