Familia Laguna programa martxan da, 37 familiarekin
Programak helburu du parte hartzen duten familiek ibilbide partekatua egin dezaten, eskolan bertan zein herrian ere harreman estuagoak eraikitzeko.
Koldo Mitxelena, Don Bosco eta Oiartzo ikastetxeetako Bigarren Hezkuntzako 164 ikasle bildu dituzte Xare jardunaldiek Lekuona Fabrikan gaur goizetik eguerdira.Familia Laguna Azaroarekin batera, martxan da berriro Familia Laguna programa Errenteria-Oreretan. Hilaren 19an egin zuten aurkezpena Merkatuzarren, eta parte hartzaileek ikasturte osoan esperientzia horretan bidaide izango dituzten familiak aurrez aurre ezagutzeko aukera izna zuten.
Denera, Haur eta Lehen Hezkuntzako 37 familia ariko dira ikasturte berrian. Programak helburu du parte hartzen duten familiek ibilbide partekatua egin dezaten, eskolan bertan zein herrian ere harreman estuagoak eraikitzeko.
Bide horretan programaren lantaldearen laguntza iznago dute familiek, baita topaketak, baliabideak eta aisialdi jarduerak ere; hurrengo jarduera, formazioa saioa izango da. Abenduan berriz, topaketa gastronomikoa antolatuko dute familien arteko loturak sendotzeko.
