Elkartasun keinua egiteko aukera, astelehenean
Lezoko Odol Emaileen Taldeak saioa antolatu du abenduaren 1erako (astelehena). Anbulatoriora joan behar dute elkartasun keinua egin nahi dutenak.
Lezoko Odol Emaileen Taldeak hitzordu berria prestatu du odola eman nahi duten lezoarrentzat. Abenduaren 1erako (astelehena) egin du hitzordua, 17:30etik 21:00ak arte anbulatorioan.
Elkartasun keinua egin nahi dutenek aurrez txanda eskatu behar dutela adierazi dute taldekideek, 943 00 78 85 telefono zenbakira deituta. Txanda hartu ezinean ibili, eta hala ere odola eman nahi dutenek anbulatoriora joateko aukera dute ezarritako ordutegiaren barruan, eta han galdetu ea tarteren bat libre dagoen. Internet bidez ere gorde daiteke txanda.
