Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Arnasguneari merezitako aitortza

Arnasgune eta euskararen babesleku, LGTBI+ zein mugimendu feministarentzat espazio segurua, elkargune eta atseden leku; horiek guztiak barnebiltzen ditu Arkaitza tabernak. Euskara sustatzeagatik sarituko dute gaur.

Jone eta Amaia Arruti Peña, Arkaitza kanpoan.Imanol Saiz Gomez de Segura
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/11/28

Arnasgune izaerak, urte luzez euskararen eta euskal kulturaren babesleku izateak aitortza ekarri dio Errenteria-Oreretako Arkaitza tabernari. Euskarari hauspoa ematearekin du harremana sariak, hizkuntza erdi-erdian jarri eta uneoro elikatzearekin, kontzientzia hartu eta sortzearekin. Harekin batera, sarituko dituzte halaber, Oiartzungo Biok eramateko janari denda eta Gure Txoko jatetxea. Oarsoaldeko Euskara Batzordeak 2010az geroztik banatzen duen Oarsoarrak Euskararen Saria hiru ostalaritza espazio «maitatu eta erroturi» emango die aurten. 

2010eko Emakumeen Mundu Martxako jarduera, Arkaitzan.

Horietako bat da Arkaitza taberna. «Hasieratik bezeroak euskaraz hartzeaz gain, beti izan ditu lagun euskal musika, bertsoak eta kultur adierazpenak, garai zailenetatik globalizazioaren zaratara arte», azaldu du Jone Arruti Peñak, tabernaren arduradunak. Arnasa hartzeko eta komunitatea izateko espazioa izan da Arkaitza, eta horretan jarraitzen du 48 urte luzeren ondotik ere, euskarari leial. 

Ezustean harrapatu ditu aitortzak, hala aitortu du Jone Arruti Peñak; Amaia Arruti Peña ahizparekin batera bera da egun Arkaitza tabernaren gidari: «Sorpresa handia izan da, jakin badakigu herri honetan jarduten zaretela jende pila euskararen alde lanean, eta taberna xume bati ematea saria hunkigarria da; data hurbiltzen ari den heinean gehiago. Eskualdean egindako errekonozimenduak bere inpresioa eragiten du, ez dut ukatuko». Sorpresa eta poza ere eragin die Oarsoarrak Saria gaur jasoko dutela jakiteak.

Oriotik, Oreretara

Oriotik heldu zen haien familia Errenteria-Oreretara 1977an, eta urte hartan zabaldu zuten Arrutiren gurasoek, Manuel Arruti Lertxundi eta Inaxi Peña Sarasuak Arkaitza taberna: «Oreretara etorri ginenean, frankismo testuinguruan heldu ginen, eskola erdaldunetik gentozen, eta egia esanda kontzientzia handia hartu genuen orduantxe, horretarako garaiak ziren. Euskaltegian hasi ginen, AEKn, euskaraz alfabetatu gabekoa nintzen ni eta etxeko denak, eta hor hasi ginen pixka bat kontzientzia hartzen. Hemen, Oreretan, mugimendu handiak zeuden maila guztietan, eta euskararekin segituan hasi ginen». 

Horrek eragin zuen tabernak beti izan duen euskal giroan, kontzientzia hartze hori gako izango zen ziurrenik, baina hortik aurrera natural joan zela dena azaldu du. «Familia euskalduna ginen, Oriotik etorria. Hala ere, euskaraz askoz ere gehiago hitz egiten, lagun artean eta beste espazioetan ere, hemen hasi nintzen, Oreretan. Taberna bera jendeak egin du, eta hori eskertu beharrekoa da».

Euskal musikarekin ere konpromiso estua izan du beti Arkaitzak eta hura gidatu dutenek. Ahoan bilorik gabe esan du Arrutik ezinbestekoa dela musikan ere hautua euskararen alde egin behar dela: «Hautu hori egin dugu tabernan, euskal musikaren aldekoa, eta horri esker, askotan, euskalduntasuna asko barneratzen da».

Bazterrak erdiratzeko espazioa

Euskararen arnasgunea da Arkaitza, hala izan da 48 urte luzean, baina ez hori bakarrik, LGTBI+ komunitatearentzat edota mugimendu feministarentzat leku segurua ere bada. Pozik erantzun du Arrutik: «Hala diote, eta hala izango da, beraz. Pozten gaitu ikaragarri, gauza askorentzako taberna elkargunea izan delako». Kezkak, ezinegonak, hausnarketak egin dituzte makina lagunek bertan, eta horrek jantzi dituela dio, «tabernatik bizi izan dugu hori guztia, modu irekian, eta gu jantzi egin gaitu, ikasi egin dugu, horiekin guztiekin jantzi gara, eta egin gara gu ere».

Lau Haizetararen Santa Ageda bezperako kopla kantariak, Arkaitzan. Argazkia: Pelukas.

Barraren barrualdetik begiratu dio munduari urte luzez Arrutik. Hala egiten jarraitzen du egun, eta euskarari ere egin dio erradiografia: «Jenio pixka bat azaltzen dut batzuetan eta amorrarazten ere ibiltzen naiz. Egia da, kontzientzia da oinarria; eta hor euskaltegi, bertso eskola, euskararen inguruan beti ibili izan direnak ari dira, euskarari indarra emanez. Gertatzen dena da jende gazte askok ez duela euskara erabiltzen bere artean, hori falta dela uste dut. Bestalde, esan behar da migrante asko etorri direla eta euskara ikasten ari direla… Horrek ze poza ematen duen, saiatzen ari direla ikustea, ikaragarria da, dakiten apur hori hizketan egiten eta gu ere erantzuten. Aldatzen ari da, elkarbizitza badago, baina euskararen erabilerarako kontzientzia indartu behar dugu».

Kafe Antzokia du Bilbok; kafe antzoki txikia, Arkaitza, du Errenteria-Oreretak. Taberna hori izateko ez dagoela prestatuta uste du Arrutik, baina espazioa izan badela, eta jendeak hartu duela bere gauzak azaltzeko nabarmendu du: «Mugimendu ezberdin askok erabili dute taberna bere kontuak azaltzeko, erakusteko. Taberna jendeak egin du, mugimendu ezberdin askok».

Taberna, ArkaHitza ere bilakatu da bertso saioak hartzeko. Xenpelar Bertso Eskolak antolatzen du iniziatiba hori, eta bertso eskola horretako kide da Arruti bera. Oso atzera egin du Xenpelar Bertso Eskolarekin duen harremanaz hitz egiteko: «Hasieratik ari gara elkarlanean, Joxe Luis Zabala zenarekin harreman handia izan genuen, gure aita ere bertsolaria zen, bertsoak maite zituen, oso bertsozalea izan zen eta espazio hori beti zaindu egin dugu tabernan». Harrotasun puntu batekin esan du Xenpelar Bertso Eskolak beti izan duela lekua tabernan, «eta izaten jarraituko du, noski. Saria ere eman zigun, aitari eta Arkaitzari».

Gaurkoa egun handia izango du Arkaitzak, baita taberna gidatzen duten Jone eta Amaia Arruti ahizpek, eta haien anai-arrebek ere. Ospatzeko arrazoiak badituzte, handia baita jasoko duten aitortza, urte luze hauetan guztietan eurak euskararen alde egiten ari direna baino txikiagoa izango bada ere. Ospatu nahi dutela esan du, baina ez daki aukerarik izango ote duten, lan handia dagoelako Arkaitzan: «Gurasoak ez daude jada, bazkaria egitea pentsatu dugu senideon artean, baina ez dakit aukerarik izango ote dugun, lan handia ematen duelako tabernak egunerokoan. Hala ere, ari gara sariaren bueltan eta horren aitzakiarekin elkartzen».

2026ko otsailaren 25ean 49 urte beteko ditu Arkaitzak. 16 urterekin heldu zen herrira Arruti, guraso eta anai-arrabekin batera. Hark ere 49 urte egingo ditu datorren otsailean barra horren atzean, «ireki zenetik nago hor eta oraindik ere hemen nago».

Oarsoarrak Euskararen Sariak gaur emango dituzte, Errenteria-Oreretako Merkatuzarren egingo den ekitaldi ireki eta parte hartzailean (19:00). Euskararen aldeko hiru espaziok jasoko duten aitortza ospatzeko aukera izango da, eskualde osoaren izenean.

Udalerriko zazpi saritu bidean

Errenteria-Oreretan beste zazpi aldiz egin dute geldialdia Oarsoarrak Euskararen Sariek: 2011n Iñaxito Albisu zena saritu zuten; 2015ean, berriz, Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunearen Mintzalagun egitasmoa; 2017an Mikel Ugaldek jaso zuen. 2019an Nere Mujikari egin zitzaion aitortza, eta urte hartan taldekako sariaren zati bat ere heldu zen udalerrira, Oarsoaldeko kantu jirak saritu baitzituzten, tartean Lau Haizetararena. Xixilio Maritxalarrek jaso zuen 2022an saria, eta 2023an, berriz, Oarsoaldeko gazte talde euskaltzaleak saritu zituzten, tartean zela Oreretako Gazte Asanblada.

Amaia eta Jone Arruti Peña, Arkaitzaren 40. urteurrenean (2017an).

Zorionak Arkaitza!

Hona Xenpelar Bertso Eskolak, Arkaitzak Oarsoarrak Euskararen Saria jasoko duela eta, HITZAra bidalitako bertso sorta. Doinua: Orain 40 urte


Zorionak Arkaitza

Merezia duzu!

Hizkuntzaren arima,

Hitzaren inpultsu.

Euskarak erasoak

Jasan arren usu

Zuk erasoetatik

Babestu gaituzu.

 

Munduan bada mila

Eztabaida antzu

Ekintzarako prestu

Agertu zara zu.

Herrigintzaz hitz egin

Ohi dugu jo ta su

Herria eta Gintza,

Zuk biak dauzkazu.

 

Erromeri eguna,

ArkaHitzak golkoan,

Santomas zein dantzari

Txikien orpoan

Ekintza bereziek

Nahiz jarri fokoan

Meritua daukazu

Egunerokoan.

 

Gure Arkaitza, gure

Herriaren zati

Denetik egin duzu,

Aldatu, eraiki,

Segi ezazu zure

Hitz zein erabaki

Barratik begiratzen

Mundu hobe bati.

Erlazionatutako edukiaArkaitza taberna, Biok janariak, eta Gure Txoko jatetxea, Oarsoarrak Euskararen Sarien irabazleOarsoarrak Euskararen Saria jasoko du gaur Arkaitza tabernak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.