Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Bidasoko suhiltzaile parketxea ez dadin uharte izan

Kezkatuta daude Bidasoko suhiltzaileak. Zama handia sumatzen dute Bidasoko Suhiltzaileen parketxea Gipuzkoaren uhartea bilakatu dela sentitzen dutelako.

Ikerne Zarate Gartziarena
Oarsoaldea
2025/11/28

Kezkatuta daude Bidasoko suhiltzaileak. Zama handia sumatzen dute Bidasoko Suhiltzaileen parketxea Gipuzkoaren uhartea bilakatu dela sentitzen dutelako. Ez da berria ezinegona, urteak daramate ateraldi egoki eta logiko bat lortu nahian, baina gaur gaurkoz ez zaio aterabiderik eman euren eskaerari. Beren parketxeak artatzen dituen 137.000 biztanleen segurtasunari ahalik eta berme handienak eman nahi dizkiete eta bide horretan ari dira urratsak egiten, ateak jotzen.

Eragin eremua duten herrietako alkateekin bildu ziren lehenik egoera eta duten kezka jakinarazteko, eta aste honetan bertan, asteazkenean zehazki, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Gobernantza Batzordean izan dira Asier Goikoetxea Ezeiza eta Unai Badiola Urrate sarjentuak, eta Urko Barbarin Zabaleta suhiltzailea. Goikoetxeak azaldu zuen xehe Bidasoko suhiltzaileek eta haien eragin eremua den biztanleen egoera. orokorrean suhiltzaileen esku hartze guztietan bi aldagaik dutela garrantzia nabarmendu zuen: Denbora da bata; suhiltzaile kopurua, bestea. Ezbeharrera heltzeko zenbat denbora behar duten suhiltzaileek, eta zenbat iristen diren lekura. izan ere, logikoa den bezala, zenbat eta lehenago heldu, orduan eta txikiagoak direla kalteak azaldu zuen Goikoetxeak, “zer esanik ez zuzkidura bat beharrean bi iristen badira aldi berean. Kalteak txikiagoak izaten dira, lehenago ekiten diogulako”. Garrantzitsua da azkar iritsi, eta suhiltzaile asko iristea.

2019az geroztik GYMO deitutako kudeaketa eta aginte sistemarekin ari dira lanean zortzi parketxeak. Interbentzio mota bakoitza sailkatu eta larritasun maila ematen dio sistema horrek 0tik 4ra arte, “0 mailakoa bada dotazio bakarra aterako da, eremuari dagokiona; 3 bada larritasun maila, hiru parke aterako dira. Gipuzkoak sarean lan egiten du, eta hiru parketatik batera aterako dira abisua jaso ahala”.

Sistemak ordea, arazo bat duela, edo “ahultasuna” azaldu zuen Goikoetxeak, “Irungo parketxea, irla moduan gelditzen da sare horretan”. izan ere, Donostiak aurretik zuen, Donostiako Udalaren menpeko suhiltzaile parketxea, eta hori ez da aldundiko suhiltzaile parketxe sareko parte, eta ez da beraz larrialdietan besteak bezala modu automatikoan aktibatzen. Horrek zera suposatzen du, larrialdi bat Irungo parketxearen eremuan aktibatzen denean, Irungo suhiltzaileak bertaratuko direla, eta haiekin batera automatikoki laguntzera Zarauzkoa izango da lehenik, eta Tolosaldekoa, ondoren, nahiz eta Donostiakoa gertuago dagoen.

Hainbat datu eman zituen batzordean Goikoetxeak. 137.000 biztanleri ematen die arta Bidasoko suhiltzaile parketxeak, eremu handia da hori, mugan dago eta irteera gehien dituena da alde handiarekin: “2024an 1.0000 interbentzio egin genituen, denak gure eremuaren barruan. Bigarrena interbentzioetan, Tolosa izan zen, eta 500 inguru egin zituen”. Irungoak ezin duela besteetara atera azaldu zuen gainera, ateraz gero gure eremutik, zerbait egrtatzen bada, Zarauzko suhiltzaileak direlako gertuen daudenak interbentzioa automatikoan egiteko, eta horrek heltzeko denbora gehiegi behar dutela suposatzen du. Donostia automatikoan aterako balitz, egoera aldatuko litzateke. izan ere, behin ezbeharrera helduta, laguntza eskatzeko deitzen badiegu etortzen dira, baina denbora asko galtzen dugu bidean, deia egin, haiek euren goikoei jakinarazi eta bertaratzen. Eta denbora gakoa da, ezin dugu galdu, bizitzak jokoan direnean”.

Egoera erraz ulertzeko adibideak jarri zituen Goikoetxeak. Hondarribian sutea badago Irungo suhiltzaileak eta Zarauzko parketxekoak aterako dira aldi berean, eta hirugarren mailakoa bada, Tolosakoak. Kostako parkea, Zarauzkoa, 38 kilometrora da Hondarribitik, eta 31 minutu beharko lituzke iristeko. Tolosaldea, berriz, 43 kilometrora dago, eta 35 minutu beharko lituzke, “Donostia automatikoan aterako balitz 16 minutuan legoke bertan, laguntzera datorren bigarren parkea baino 15 minutu lehenago iritsiko litzateke. Guretzako hori mundu bat da, ordu laurdena mundua da gure interbentzioetan”.

Adibide gehiago ere jarri zituen Goikoetxeak. Errenteria-Oreretako Don Bosco ikastetxean sutea piztuko balitz Irun aterako litzateke automatikoan, eta larrialdia bigarren edo hirugarren mailakoa bada, Zarautz eta Tolosa ere. Irungo dotazioa 10 minutuan helduko litzateke, kosta 21 minutuan, eta Tolosa 25 minutuan. Donostia automatikoan aktibatuta, berriz, 6 minutuan helduko litzake: “Zenbatetan gertatzen da egoera hau? iazko datuen arabera, Zarauzko parketxeak 84 esku hartze egin zituen Bidasoko eremuan automatikoan, Tolosak 5 automatikoan ere, eta Donostiak beste 5, baina modu ez automatikoan”. Modu automatikoan egindakoetan aldi berean jasotzen dute abisua parketxe guztietan larritasunaren arabera, eta beraz batera ateratzen dira; modu ez automatikoan, sarjentua heldu behar da ezbeharraren gunera, aztertu laguntza behar duten, eta orduan deitu laguntza eskatzeko, “galdu ezin dugun denbora galtzen da bide horretan, eta denbora ez dugu, tamalez”.

Gogora ekarri zuen suhiltzaileen leloa: “Bizitzak arriskuan daudenean gertuen dauden suhiltzaileak mobiliza daitezela, berdin du zein armarri duten, zein koloretakoa den, baita zein naziokoak diren ere. Joan daitezela gertuen dauden suhiltzaileek, herritarrek ez dutelako ulertuko, hildakoak badaude nork ulertuko du ez garela automatikoan mugitzen, ez du zentzurik”.

Batzorde horretan egotea ez dela euren egitekoa ere esan zuen suhiltzaileak, “baina izugarrizko zama sentitzen dugu soinean; zama hori orain ere zuek baduzue, jakin badakizuelako hau gertatzen dela”.

Konponbidea “oso erraza” dela baina horretarako borondatea falta dela esan zuen, bestalde, “zerbitzu bakarra egitea perfektua litzateke, bateratze operatiboa egitea zer esanik ez. Asmo hori erakutsi zuten, baina zazpi urte pasa dira eta berdinean gaude, ez da ezer egin”. Egoerak okerrera ere egin du, Aldundiak Donostiako udalarekin hitzarmena berritu eta Donostiako Parketxeko Suhiltzaileek ez dutela irteera teknikorik egingo sinatu dute, “hau da, pertsona edo animaliak arriskuan ez dauden kasutan Donostiak ez dio erantzungo bere eremuari, eta aldundiaren sarean garenok erantzun beharko dugu. Horrek ekarriko du gu horiei erantzuten ari garen bitartean gure eremuko parketxeetan larrialdi egoera gertatzen bada, berandutu egingo dela erantzuna eta errekurtsoak iristea”.

Borondate falta egin zion berriro aipamena Goikoetxea, “Donostia modu automatikoan ateratzeko sarean sartzea egun batetik bestera egi daiteke, sinadura batekin. Saretu dezagun Gipuzkoa, gertuen dagoen suhiltzailea joan dadila interbentzio batera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.