Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Bokale, Pasaiako euskaltzaleen sarea

Pasaiako Euskararen Aholku Batzordea 2011n sortutako euskalgintzan lanean ari diren eragileen arteko elkargunea da. 2021etik Bokale du izena, eta bere egitekoa da koordinazio lana egitea.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/11/28

Pasaiako Euskararen Aholku Batzordea 2011n Euskararen I. Plan Estrategikoa onartzearekin batera sortutako elkargunea da. Batzorde hori Pasaiako euskalgintzan lanean ari diren eragile guztiek konpartitzen duten topalekua dela adierazi du Edurne Urkiola batzordekideak. Aholku batzordeak bide bat osatu du jada, eta bere «nortasuna» duela baietsi du Urkiolak. Hori dela eta, batzordekideek izena aldatzea beharrezkoa zela erabaki zuten. Gaur egun, eta 2021etik, Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeak Bokale du izena, eta izen aldaketa II. Plan Estrategikoaren diseinua abiatu zenean egin zutela kontatu du Urkiolak: «Batzordeak izana zuen, baina izena falta zitzaion. Horregatik jarri genion Bokale izena».

Bokale euskararen inguruan lanean ari diren eragile guztien arteko sarea da, eta Pasaiako Udaleko, euskaltegietako, ikastetxeetako, merkatarien elkarteko, kirol eta aisialdi elkarteetako, gazteen taldeetako edota lan munduko ordezkariak eta Pasaiako euskalgintzan lanean ari diren herritarrak biltzen direla jakinarazi du Urkiolak. Bokalek talde motor edo koordinatzaile bat du, eta, horrez gain, arlo ezberdinetan murgilduta dauden lan mahaiak dituzte, sektoreka lan egiten dutenak.

Pasaiako Euskararen Aholku Batzordea helburu argi batzuekin martxan jarri zela zehaztu du Urkiolak: elkarlana sustatzea, indarrak batzea eta lan guztia norabide berean egitea. «Beti ulertu dugu Bokale elkarlanerako topagune bat dela, gauzak elkarrekin eginda ateratzen baitira ondo. Bokalen hori egin dugu hasieratik, eta helburua izan da gauzak elkarrekin egitea eta indarrak batzea».

Bokaleko talde motorraren egitekoa da koordinazio lana egitea, egitasmoak dinamizatzea eta zein norabidetan lan egingo duten erabakitzea. Talde horrek, gainera, lan mahaietan edo beste taldeetan egiten diren egitekoen berri ere izaten du, Bokalek euskararen alde lanean ari diren eragileei eta egitasmoei aterpe ematen baitie. Sektore edo arlo bakoitzean euskarak zer behar duen eta Bokalek eskaini diezaiokeenaren inguruan ere aritzen direla jakinarazi du Urkiolak. Bide horretan, aurten hainbat iniziatiba sustatu ditu Bokalek. Alde batetik, eta Pasaiako familiei begira, familia euskaldunek aisialdi euskalduna izateko eta jarduera horiez euskaraz gozatzeko egitasmo bat jarri dute martxan. Bestetik, gazteentzako kultur eskaintzan urrats bat egitea beharrezkoa zela ikusi zuen Bokalek. Gai hori gazteen taldeekin lantzen ari dira. Horrez gain, ikastetxeetan soziolinguistika indartzea beharrezkoa dela antzeman zuen Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeak. Euskararen kontrako oldarraldiari aurre egin diote hasieratik eta horri erantzuten jarraituko dute. Bide horretan, autobusak antolatu dituzte abenduaren 27an Bilbon Pizkundea izeneko ekitaldira joateko. Euskaraldia edota Korrika bezalako egitasmoak ere lantzen eta koordinatzen dituzte.

Euskararen Eguna
Euskararen Eguna gainean da, eta pasaitarrek euskal hizkuntza goratzeko eta aldarrikatzeko aukera izango dute datozen egunotan. Euskaraldiko helburuetako bat izan zen Euskaraldia gaindituko zuen Euskaraldia izatea. Bide horretan, Bokalek indarra jarri du herri aktibazioan, eta Euskaltzaleen Plazak deitutako iniziatibak planteatu ditu lau barrutietan.

Udalerriko eragileak ere buru-belarri ari dira Euskararen Eguneko jarduerak prestatzen. Trintxerpeko Korkoiburuek eta barrutiko hainbat eragilek Euskararen Eguneko jarduerak egingo dituzte gaur eta bihar (hilaren 28an eta 29an). San Pedrori dagokionez, barrutiko Aleka antzerki taldeak euskararen aktibazioaren inguruko antzezlan bat egin du, eta hori oholtzara eramango dute San Pedron bertan, abenduaren 4an. Antzerki emanaldiaz gain, San Pedron aktibazioaren gaineko saioak egingo dituzte, barrutiko euskaltzaleak elkartu eta martxan jar daitezkeen egitasmoen inguruan jarduteko.

Bokalek, gainera, III. topaketa egin zuen urriaren 23an, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan. Pasaian euskararen aktibazioan lanean ari diren aktibatzaileei aitortza egin zieten. Topaketa horretan herriko euskalgintzan murgilduta dauden eragile eta norbanakoek hartu zuten parte, eta urtean behin denak elkarrekin egoteko aukera ematen duela baietsi du Urkiolak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.