Emakumeen Lau t'erdiko bi partida jokatuko dira Antxon
Erasunek Gaminderen kontra jokatuko du, eta Etxegaraik Bertizekin. Partidak Ibaiondon jokatuko dira, 11:30etik aurrera.
Goi mailako emakumeen pilota Antxon lurreratuko da igandean (hilaren 30ean), Lau t’erdiko Txapelketa Nagusiko final laurdenetako bi partida jokatuko baitira Ibaiondo pilotalekuan, 11:30etik aurrera. Erasunek Gaminderen kontra jokatuko du, eta Etxegaraik Bertizekin. Lau pilotariek txapelketako finalerdiak dituzte jomugan. Lau t’erdiko partidez gain, beste bi jasoko ditu Ibaiondok. Gazteen mailan, Lizarralde eta Balerdi nor baino nor arituko dira, eta promesetan, Lopez de Okarizek eta Reyk indarrak neurtuko dituzte. Sarrerak doakoak dira, Ibaiondoko edukiera bete arte.
Partiden zerrenda
- Lau t’erdiko Txapelketa: Erasun vs Gaminde.
- Lau t’erdiko Txapelketa: Etxegarai vs Bertiz.
- Gazteak: Lizarralde vs Balerdi.
- Promesak: Lopez de Okariz vs Rey.
