Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara
Goiatz Oiartzabal Lakarra. Badalabeko zuzendaria.

"Jakin behar dugu nola lerrotu euskarara oraingo munduan"

Euskalgintzaz eta haren azken 50 urteetako bilakaeraz aritu zen Oiartzabal hilaren 23an, Oiartzungo Euskararen Historia zikloan. Tarte horretan hiru aro bereizi ditu Badalabeko zuzendariak.

Goiatz Oiartzabal Lakarra.Imanol Saiz
Urko Iridoy Alzelai
Oarsoaldea
2025/11/28

Euskararen eta hura biziberritzearen alde lan egiten duten elkarte, erakunde edota pertsonen multzoa da euskalgintza Goiatz Oiartzabal Lakarraren ustez. Badalabeko zuzendariak aurreko larunbatean euskalgintza eta harek azken 50 urteetan izandako bilakaera oinarri dituen hitzaldi bat eman zuen Oiartzunen, Euskararen Historia zikloaren barnean. Haren ustez, ez da aditua halako kontuetan, berez ingeniaria baita, baina erronka bat izan da egindakoa, eta gainera, ikasteko aitzakia. 

Zer da euskalgintza? 
Definizio edota ñabardura asko eduki ditzake, baina nire ustez euskalgintza euskararen biziberritzearen alde lanean dabilen jende, erakunde eta elkarte multzoa da. Herri mugimendutik sortzen direnak badira, baina erakunde publiko batzuk ere euskalgintza barnean sartu ditzakegula esango nuke. 

Euskalgintzaren azken 50 urteak aztertu dituzu zure saioan. Nolakoa izan da bilakaera bost hamarkada horietan? 
Harritu egin naiz. Banekien euskara gaurdaino iristeko gure aurrekoek lan mardula egin dutela, baina iniziatiba zehatz batzuk emozionatu naute. Bereziki gustatu zait 1976. urtean elizaren hegalpean garatu zen 24 orduak euskaraz ekitaldia, zeinetan Donostiako, Loiolako, Iruñeko eta Bilboko Herri Irratiek 24 orduko euskara hutsezko emisioa egin zuten. Aldi berean, Belodromoa bete zuten garai hartako euskal musikari eta talde garrantzitsuenekin, Zumetak egin zuen kartela… euskal hedabideen historia kolektiboan mugarria izan zen, eta gainera, egun hartan lortutako dirua Euskaltzaindiari eman zitzaion.

Galderara itzulita, esango nuke azken 50 urte hauek hiru arotan bana daitezkeela. Franco hil eta 1990eko hamarkada bitartean, egituratzearen garaia izan zela esan liteke. Garai honetan sortzen dira AEK, Euskal Herrian Euskaraz, euskara elkarteak, Ikastolen Elkartea… eta garai horretan finkatzen dira ere frankismoaren osteko konstituzioa, Autonomia Estatutua, Foru Hobekuntza, Euskararen Legea…

Bigarren aroa litzake 1990ko hamarkadatik 2006-2008 arte doan garaia. Garai honetan euskararen biziberritzeak gora eta gora egiten du. Ezagutzan eta kale erabileran ikus dezakegu hori. Esan genezake euskararen biziberritzean egindako lana eraginkorra izan zela garai honetan, oso. Gogoratu debekatuta egotetik eta gainbehera izugarri batetik gatozela.

Azken aroa dagokio Lehman Brothers-i, burbuilaren eztandari, garai hartan hasi eta gaurdaino. Zalantzen garaia deitu diogu honi. Askotariko krisien garaia ere bada. Euskararen osasunari begiratzen badiogu, ez aurrera ez atzerako egoera batean gaudela esan genezake

Euskalgintza bi zatitan banatzea egokia al da? Herri mugimendua alde batetik, eta erakunde publiko eta pribatuak bestetik. 
Sortzez euskalgintza herri mugimendutik datorrela esango nuke. Ondoren, bertako erakundeak sortzen diren heinean, esan genezake euskalgintza sozialarekin eta publikoarekin topo egiten dugula. Ez dakit bereizketak zerbaiterako balio duen. Guk, Badalaben, asko esaten dugu herri garapena etor daitekeela gizartearen ekimenaren eta erakundeen ahalmenaren uztarketatik, eta ideia hori da indartu nahi nukeena.

Badago antzekotasunik 1975eko euskalgintzaren eta gaur egungoaren artean?
Gizartea asko aldatu da. Gaur egun ezagutzen ditugun egitura gehienak garai hartan hasi ziren forma hartzen. Orain, haien bertsio berritu bat dugula esango nuke, eboluzionatzen joan direlako. Garai hartan euskara bizitza eta gizarte libreago bat lortzeko hizkuntza edo tresna gisa artikulatzen hasi zen. Gaur egun, erakunde publikoek badute hizkuntzaren erabilerari eta normalizazioari lotutako legeak egiteko eskumena, eta testuinguru horretan orain uste dut saiatzen ari garela ulertzen nola kokatzen garen garai berri hauetan. Azken 50 urteetan gizarteak eta euskarak zituzten beharrak lerrotzen jakin dugu, baina orain, jakin behar dugu nola lerrotu euskara mundu berri honetan. Homogeneizaziorantz bultzatzen gaituen mundu batean bizi gara, non badirudi ingelesez edota erderatan mundu zabalera iritsiko garela. 

Kulturak eta bereziki musikak pisu handia izan dute euskalgintzan?
Berez, euskal kulturaren bigarren pizkundean, musikak bazuen indar handia, baina baita literaturak edo eskulturak ere, adibidez. Gaur egun, musikak badauka masetara iristeko ahalmen handia. Horri lotuta, nire aurkezpena Mitoaroarekin amaitu nuen. 50 urte hauetan denetarik bizi izan du euskal musikak. Rock radical vasco mugimendua izan genuen, gero kanpotik etorritako influentziekin 1990ko hamarkadan beste estilo batzuk sortu ziren, euskara oinarri izanik, hala nola Hemendik At taldearena. Baina berriro diot, uste dut musika ez dela protagonista bakarra. Azken urteetan Euskal Herrian kultur eskaintza oso interesgarria badugu, eta hori kontuan hartu behar da.

Euskalgintzak badu beste 50 urte bertan jarraitzeko indarra?
Nik uste badagoela herri nahi bat. Belaunaldi berrietan pisu handia jartzen dugu, hori egia da, baina denok dakigu demografiak zein bide hartu duen. Geroz eta pertsona gutxiagok ditugu seme-alabak, eta, gainera, gu ere orain gehiago bizi gara. Hor bada beste kontu bat. Konturatu naiz azken urteetan ezjakintasun handia dagoela euskalgintzaren inguruan. Kontzientzia oso txikia dago euskalgintzaren artikulazio handi honetan. Baina esan bezala, herri nahia hor dago, eta horrek bidearekin jarraitzeko aukera ematen du.

Hemendik 50 urtera berriro ere hitzaldi hau ematen bada, zer kontatuko da bertan? 
Ez naiz ausartzen argi erantzutera. Bi poloak ikusten ditut. Gizartea polarizatzen ari da. Ez dakit 1975ean egon zen indar eta nahi hori berriro errepikatuko den, edo makinak bihurtu eta jarraituko dugun play-ari sakatuta. Ez nuke nahi azken hau.  Horren harira, badago gai bat asko kezkatzen nauena. Belaunaldi berriak ongizate egoera batean jaio dira, non uste den euskara gauza normala dela eta eskubideak bermatuta ditugula. Boterearen eragina isilpekoagoa da. Ez gaude gerra eta diktadura baten testuinguruan, ez behintzat hemen. Horregatik ez dakit zenbatekoa den alternatiba bat imajinatzeko gaitasuna.

Euskalgintzan aktiboki dabilen militante batek sinismen puntu bat behar duela uste duzu?
Nik hala uste dut. Euskaraz bizitzeko erabakia hautu militantea da gaur egun, egunero etengabe egin behar duzuna. Ogia erostera zoazenean, erabaki egin behar duzu egun horretan ogia zein hizkuntzatan eskatuko duzun. Eta hau Gipuzkoatik diot. Ipar Euskal Herrian edo Nafarroako eremu erdaldunean imajinatu ere ezin dezaket. Hemen, noski, errazagoa dugu, baina egunerokoan egin beharreko hautua da.

Gauza utopikoa al da gaur egun Euskal Herria euskaldun bat?
Galdera oso zaila da hori. Uste dut utopikoa dela gaur egun, eta era berean desiragarria niretzat. Baina gauden mundu honetan kokatu beharko genuke, eta konturatu beharko ginateke Euskal Herri euskaldun batek ez lukeela %100ean euskaraz biziko den gizarte bat edukiko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.