Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara
Jennifer Cardenas Rodriguez

"Bezeroekin euskaraz moldatzea garrantzitsua da"

Nikaraguan jaio zen Cardenas. Euskaltegian izena eman zuen, uste duelako bertako hizkuntza jakitea ezinbestekoa dela.

Jennifer Cardenas Rodriguez.Urko Etxebeste
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2025/11/28

Solte hitz egiten du euskaraz Jennifer Cardenas Rodriguezek (Esteli, Nikaragua, 1995). Lezoko Tiñelu tabernako langilea da, eta beharrezko ikusi zuen bezeroekin hartu-emana euskarazkoa izateko euskaltegian izena ematea. Gainera, familia eremuan euskara jakiteak abantailak besterik ez dizkiola eman adierazi du, harro. Euskaltegian bi urtez izan zen, eta aitortu du han ikasitakoa kalean eta lanean praktikara eramatea oso lagungarri egin zaiola hizkuntzarekin aurrera urratsak egiteko.

Nolatan hasi zinen euskara ikasten?
Hamabi urte dira Euskal Herrira etorri nintzela. Baina duela bost bat urte hasi nintzen euskara ikasten. Nire alabarekin, lagunekin eta bezeroekin euskaraz hitz egin eta hizkuntza ulertzeko gai izan nahi nuen. Horiek izan ziren euskaraz ikasteko arrazoi nagusienak.

Alabak eskertuko du zurekin euskaraz aritzea.
Bai, hala da. Niretzat oso aberasgarria da alabari euskaraz hitz egiten entzutea, hura ulertzea, eta harekin  hitz egiteko gai izatea. Uste dut gure arteko harremana are bereziagoa dela euskaraz aritzen garenean.

Taberna bateko langile izanik, bezeroekin euskarazko harremana izatea garrantzitsua da, ezta?
Bezeroekin euskaraz moldatzea garrantzitsua dela uste dut, eta esan dudan moduan hori izan zen euskara ikasteko izan nuen arrazoietako bat. Egia esan taberna baterako behar den euskara maila ez da sekulakoa, eta zer eskatzen didaten ulertzen nahiz horien prezioak esaten ondo moldatzen naiz. Egia esan, ulertzeko gaitasun handiagoa daukat hitz egitekoa baino, baina esandakoa, ondo moldatzen naiz tabernak eskatzen dituen lanetarako.

Oroitzene AEK-ko ikasle izan zinen, ezta?
Bai, bi urtez izan nintzen Oroitzenen. Euskaltegian sekulako oinarria hartzen duzu, baina aitortu behar dut ikasitako hura praktikan jartzeak asko lagundu didala. Hau da, gelatik atera eta kalean edo lanean ikasitako hori praktikan jartzea oso lagungarri egin zait. Mingaina askatzeko balio izan dit. Ez dut esango kalean euskaltegian baino gehiago ikasi dudanik, baina euskaraz egunerokoan hitz egitea oso lagungarri izan zait hizkuntza menderatzen joateko.

Lezon ezaguna da ez zarela Euskal Herrian jaioa. Horregatik, zugana gaztelaniaz zuzentzen al da jendea? Aurreiritzirik al du?
Bai, hala izaten da batzuetan. Tabernan lehen agurra euskaraz egiten dut beti, eta baten batek bere eskaria gaztelaniaz egiten badu, bada euskaraz esaten diot zer nahi duen jaso dudala edo ulertu dudala. Behin euskaraz dakidala ohartzen direnean, euskarara egiten dute. Bezeroak batzuetan harritzen dira euskalduna naizela jakiten dutenean, eta uste dut haientzat ere pozgarria dela. Gainera, Tiñeluko beste langileak ere euskaldunak dira, eta haiekin lan egitea, euskararen arloari dagokionez ere bai, oso atsegingarria da. 

Zure kasuaren antzeko asko daude inguruan. Hau da, Euskal Herrian jaio ez diren asko bizi dira gurean. Euskara ikasteari eta erabiltzeari dagokionez, haiekiko nolabaiteko eredu zarela sentitzen al duzu?
Hemen bizi naiz, eta euskarari baiezkoa eman diot. Eredu ote naizen? Izan daiteke… Esan nahi dudana da euskaraz ez dakitenak hizkuntza ikastera eta erabiltzera anima daitezela. Hizkuntza zinez ederra da. Pena da galtzeko zorian izatea, galtzen uztea… Beraz, esandakoa: anima dadila jende guztia euskara ikastera.

Zer sentitzen duzu euskaraz dakien jendeak gaztelaniara jotzen duenean?
Egoera konplexuak dira horiek. Jakin badakit espazio guztietan zaila dela euskaraz aritzea. Nik egiten dudana konta dezaket, nire esperientziatik. Adibidez, parkean alabarekin egon, eta lagunekin-edo gaztelaniaz hasten denean euskaraz aritzeko eskatzen diot. Lagunekin, nirekin edo euskaraz dakitenekin euskaraz aritzeko eskatzen diot. Kanpokoa izanik, euskara ikastera euskaltegira joan nintzen eta egunerokoan ikasten jarraitzen dut. Bada jendea bizitza osoan euskara entzuten ari dena, eta urratsik egiten ez duena. Denon ardura da euskarak bizirik jarrai dezan urratsak egitea.

Tabernaz gain, herriko saltokietan edo kalean euskaldun zara.
Batzuetan kosta egiten zaidan arren, beti saiatzen naiz euskara ahoan izaten, nahiz eta jakin akatsak egin ditzakedala. Astakeriaren bat ere esaten dut noizean behin! [barrez].

Nikaraguan senideak dituzu. Euskara ikasi duzula badakite. Zer esaten dizute?
Haientzat oso berria da euskara. Uste zuten, nik bezala, gaztelaniaz gain hemen ez zela beste hizkuntzarik. Baina hori jakinda esaten didate sekulako aberastasuna dela bizi zaren tokiko hizkuntzaren jabe izatea. Gainera, batzuetan elkarrizketak-eta egin dizkidate, haiei bidali, eta sekulako poza hartzen dute. Alaba Euskal Herrian jaioa da; beraz, haientzat are errazagoa da euskararen jabe garela ulertzea. Alabari hau edo hura euskaraz nola esaten den galdetzen diote, jakin-min puntu bat badute, eta euskararekin jarraitzera animatzen gaituzte han urrunetik, Nikaraguatik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.