Azaroak bost igande dituelako, Muxiko Festa
11:00etatik muxikoen tailerra egingo dute Gurutze Santuaren plazan, eta ondoren, ikasitakoarekin dantzaldia.
Urte bakoitzeko hilabeteek bost igande noiz izan zain izaten dira Betizutik taldekoak urtero-urtero. Izan ere, hilabeteek bost igande dituztenean, azken bosgarren horretan Muxiko Festa egiten dute herrian. Hala tokatu da azaroan: igandean, Muxiko Festa.
11:00etatikm 12:00etara muxiko tailerra egingo dute Gurutze Santuaren plazan; eguraldia makurra bada, Karlos Saldisen izango da. Ondoren, ikasitakoa praktikan jarriko dute hasiberriek eskarmentudun dantzariekin, 12:00etatik Muxiko Festari ekingo baitiote.
Jarduera irekia da, edonork parte har dezake.
