Asteburu gorabeheratsua Donibanerentzat
Emaitza aldetik, asteburua gorabeheratsua izan da Donibane Eskubaloiako taldeentzat, garaipen eta berdinketa bana lortu eta bi porrot jasan baitituzte.
Emaitza aldetik, asteburua gorabeheratsua izan da Donibane Eskubaloiako taldeentzat, garaipen eta berdinketa bana lortu eta bi porrot jasan baitituzte. Gizonen lehen taldeak, garaipena ez lortu arren, Euskadiko Senior Ligako lidergoan jarraitzen du, zortzi garaipen eta berdinketa bakarrarekin. Atzo puntu baliotsua lortu zuten Elgoibarren kontra, partida oso estu eta borrokatuan. Hasieratik defentsan sendo eta erasoan antolatuta aritu ziren arrosak, eta minutuak aurrera joan ahala, markagailuan aldea ireki zuten, atsedenaldira lau goleko errentarekin iritsiz. Bigarren zatian ere indartsu hasi ziren arrosak, eta aldea 17-10era handitu zuten. Elgoibarrek, baina, ez zuen amore eman, eta partida berdintzea lortu zuen (25-25).
Gizonen bigarren taldeak garaipen argia lortu zuen atzo Leizaranen kontra (31-18). Donibanek ez zion aukerarik eman Leizarani, eta partida hasieratik bukaerara bitartean izan zuen kontrolpean. Emakumeek, partida bikaina egin arren, ezin izan zuten partida aurrera atera, eta 25-21 galdu zuten larunbatean Bergaran. Azkenik, kadeteek ere ezin izan zuten Usurbil indartsua garaitu, eta 31-17 galdu zuten liderraren etxean.
